From Wikipedia, the free encyclopedia
No taxation without representation ("ez dago ordezkaritzarik gabeko tributaziorik") 1750 eta 1760 urteen artean sortutako leloa da, Hamahiru kolonietako kolonoek agintari britainiarrekiko zituzten kexak jasotzen zituena. Amerikar kolono askok, Britainiar Parlamentuan zuzenean ordezkatuta ez zeudenez, kolonoen gaineko zergen sorrera onartzen zuen edozein lege (azukrearen Legea edo tinbrearen Legea kasu) 1689 ko Bill of Rightsen arabera ilegalak zirela uste zuten.[1] Aipatutakoa AEBtako iraultzeren arrazoi nagusietako bat izan zen.
1760ko hamarkada aldera, amerikarrak 1689ko Bill of Rightsen ezarritako eskubideetako bat kentzen ari ziren, Parlamentuaren baimenik gabe zergak ezartzea debekatu zuena. Kolonoek Parlamentuan inolako ordezkaritzarik ez zutenez, zergek Ingalaterrak bermatutako ordezkaritza-eskubideak urratzen zituzten. Parlamentuak adierazi zuen kolonoek ordezkaritza birtuala zutela, eta ideia horrek "babes gutxi aurkitu zuen Atlantikoaren bi aldeetan". [2]
1765ean, Parlamentu britainiarrak Tinbrearen Legea (Stamp Act) bozkatu zuen, edozein motatako dokumentuen gaineko zerga, eskuizkribuak edo inprimakiak, hala nola, notario-eskriturak, kontratuak, fakturak, liburuak, liburuxkak, aldizkako argitalpenak, diploma akademikoak eta abar. Lege honen onarpena kolonoen kexen lehergaietako bat izan zen, dokumentuen gaineko zerga honek prentsa askatasuna erabat mugatzen zuelako.
Lege honi aurre egiteko, hainbat idazki erabili ziren, eta idazki horietan, metropoliari eta kolonien ekonomiari eragingo zizkien kalteak adierazten ziren; horietan, lehen aldiz, Legebiltzarrak mota horretako zergak ezartzeko legitimitaterik ez izatearen argudioa agertu zen, Ipar Amerikako kolonoek ordezkaritzarik ez zutelako. Horrela, “no taxation without representation” kolonoek defendatzen zuten leloa sortu zen. Eztabaida politiko sakona hasieran ordezkaritza parlamentarioa zen, baina laster zabaldu zen subiranotasun-arazo zabalagoetan.
Istilu batzuek eta britainiar ondasunen boikotak, presio politikoarekin batera, lehen ministro berria, Rockinghameko markesa, akta indargabetzeko beharraz konbentzitu zuten. Hau, 1766ko martxoaren 18an lortu zen, baina keinua apur bat baretu egin zen 1766ko Diputatuen Legeari esker, britainiar Parlamentuak kolonia amerikarren gain zuen subiranotasuna eta zergak ezartzeko zuen eskubidea murriztu egin baitzituen. [3]
Esaldi honen jatorria ez da zehatza, esaldiak Irlandan izan dezake jatorria, 1750 aldera. Bestalde, bere sustrai amerikarrak, sarri, James Otis Bostongo politikariari aitortzen zaizkio, honen 1764ko diskurtsoan, "Ordezkaritzarik gabeko zerga tirania da” esaldia agertu baitzen. [4]
Esaldia britainiarren aurkako lelo bihurtuta, AEBetako iraultzako arrazoi garrantzitsuenetariko bat izan zen, honek ekarri zituen ondorioekin. Horrez gain, printzipio horren garrantzia funtsezkoa izan da gaur egun ezagutzen dugun zuzenbide konstituzionalaren garapenerako.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.