Nizeako kredoa
From Wikipedia, the free encyclopedia
From Wikipedia, the free encyclopedia
Nizeako kredoa (antzinako grezieraz: Σύμβολον τῆς Νικαίας, latinez: Symbolum Nicaenum kristau liturgian erabiltzen den sinesmen adierazpen bat da. Nizeako deitzen zaio hasierako adierazpena Nizean hartu zelako (gaur egungo İznik, Turkia), 325ean ospatu zen Nizeako I. kontzilioan[1]. 381ean Konstantinoplako I. kontzilioa emendatu zen, eta hortik aurrera Nizea-Konstantinoplako kredoa izena ere eman zaio. Kredo honek Nizeako kristautasuna definitzen du.
Ekialdeko Eliza Orientalek eta Asiriar Elizak kredoaren sinesmen adierazpena erabiltzen dute pluralean ("sinesten dugu"), baina Eliza Ortodoxoak eta Eliza Katolikoek singularrean erabiltzen dute ("sinesten dut"). Anglikano eta Protestanteek, normalki, forma singularra erabiltzen dute, baina batzuetan plurala ere erabili izan dute.
Apostoluen kredoa Mendebaldeko kristautasunean erabiltzen da ere, baina ez Ekialdeko kristautasunean[2][3]. Igandeetan eta egun garrantzitsuetan bi kredo hauetako bat adierazten da Erromatar errituan mezan, homiliaren ostean. Nizeako kredoa ere garrantzitsua da Eliza Katolikoan karguren bat hartu behar dutenentzat[4][5].
Bizantziar errituan Nizeako kredoa liturgia jainkotiarrean abesten da, Anaforaren ostean, eta egunero ere arrats-otoitzan.
« |
Sinesten dut Jaungoiko bat bakarra, |
» |
—[6] |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.