From Wikipedia, the free encyclopedia
Nintendo 64 (japonieraz: ニンテンドー64, Nintendō Rokujūyon) Nintendoren laugarren mahaigaineko bideokonsola da eta SNESaren oinordekoa izateko diseinatua izan zen. Hala ere, Segaren Saturn eta Sonyren PlayStationarekin lehiatu behar izan zuen merkatuan. Bere arkitekturan, 64 biteko prozesatzaile bat dauka (PlayStationak 32 bitekoa zeukan garai hartan). Bideojolasak, kartutxoetan gordetzen ziren. Hau desabantaila handia zen, fabrikazioa oso garestia zelako eta hori salmenta prezioetan nabarmentzen zen. Nahiz eta memoria propioa izan, hauen kapazitatea CD-ROMena baino askoz txikiagoa zen. Bestalde, abantaila handia zen, honek zituen denbora sarbideak. Hauek oso azkarrak ziren, gainontzekoekin konparaketa eginez.
Nintendo 64-ak berriztatzailea izan zen alde batzuetan: Kontrol mandoa gurutze moduan zeukan botoi zehatz batzuk, jokoaren ikuspegia aldatzeko hiru dimentsioko ingurune batean. Bibratzaile funtzioa erabili zuen lehen bideokonsola izan zen, Rumble Pakari esker
Bere produkzioa eten egin zen GameCubea merkatura irten zenean.
Aurrekoa Super Nintendo |
Nintendo 64 1996 - 2003 |
Ondorengoa Nintendo GameCube |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.