From Wikipedia, the free encyclopedia
Nimrud[1] (asiriarrek Kalkhueta Biblian Calah edo Kalakh deitua, arabieraz: كال), Asiriako hiriburuetako bat izan zen, Assur, Ninive eta Dur Sharrukinekin batera. Tigris ibaiaren ondoan dago, gaur egungo Iraken, Mosuldik 30 kilometro inguru hego-ekialdera.
Hiria, Salmanasar I.ak sortu zuen K.a. XIII. mendean, garrantzi handirik gabeko gune administratibo txiki bat bezala, Asurnasirpal II.a erregeak, bertan bere hiriburu berria eraikitzea erabaki zuen arte. Hiri berria, Tigris ibaiaren ertzean dago, eta, beraz, mendebaldetik zetozen aramearren erasoetatik babestua zegoen, eta Zab Txikiaren iparraldean, honek hegoaldetik babesten zuelarik.
Hiria eraikitzeko, 360 hektareako hedadura maila berean jarri, 7,5 kilometroko luzera eta 15 metro inguruko altuera zuen harresi bat eta, inguruko lautada ureztatzeko Zab ibaitik ekarritako oparotasunaren ekarlea deituriko kanal bat eraiki behar izan zituzten milaka langile erabili ziren. Oturuntzaren estela bezala ezagutzen den 1951n hiriko hondakinetan aurkitutako erregearen inskripzio baten arabera, K.a. 879an eraikuntza amaitu zenean, hamar egun iraun zuen oturuntza bat ospatu zen, bertara, 16.000 biztanle, 47.000 gonbidatu, atzerriko 5.000 gonbidatu eta estatuko 1.500 agintari joan zirelarik.
Asurnasirpal II.aren seme zen Salmanasar III.ak, Zigurat Handia bezala ezagutzen dena eraikiarazi zuen, Tigris ibaiaren ondoan dagoena.
Hiria, Asiriaren hiriburu izan zen K.a. 710 arte, urte honetan, Sargon II.ak, hiriburua, Dur Sharrukinera pasa zuen arte, eta, honen ondorengoek, Ninivera.
Asiriar hiri nagusietako bat bezala mantendu zen K.a. 612 arte, urte honetan, erabat suntsitua izan zelarik, Asiria, babiloniar eta mediarren mende geratu zenean.
Nimrudeko hondakin arkeologikoak, Austen Henry Layardek industu zituen 1845 eta 1851 bitartean, nork, hiria, oker, antzinako Ninive bezala identifikatu zuen. Indusketak, Max Mallowanek jarraitu zituen 1949 eta 1957 bitartean, eta David Oatesek 1958 eta 1962 bitartean. Layardek, gaur egun British Museumean dauden erliebe eta hegodun zezenen eskultura asko atera zituen argitara, baita Salmanasar III.aren obelisko beltza ere, mailetan amaitutako harzuri iluneko bloke bat, miniaturazko zigurat bat bezala, erregearen garaipenak ospatzen dituen erliebeak alboetan dituela.
Indusketa gehienak, gotorlekua dagoen tokian egin ziren, hiriaren barnean dagoen hogei hektareako hedadura bat, zortzi metro inguruko altuera duen harresi batez inguratua. Asurnasirpal II.aren jauregia edo Ipar-mendebaldeko jauregia arkeologoentzat, identifikatua izan da, gaur egun zaharberritua eta turismorako museo batean bihurtua, baita Salmanasar III.a eta Tiglath-Pileser III.arenak ere. Jauregi hauetako gelen harresiak, harriz eginak, kolorez margoturiko erliebeekin estaliak zeuden, sarrera ateen ondoan giza burudun hegodun lehoi edo zezenak jarriz, hauen xedea, atzerriko agintariak, Asiriako erregeen boterea erakutsiz harritzea zena.
Ninurta, Enlil eta Nabu jainkoen omenezko tenpluak ere identifikatu dira.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.