Nigel Kennedy

From Wikipedia, the free encyclopedia

Nigel Kennedy

Nigel Kennedy (Brighton, 1956ko abenduaren 28a) britainiar biolin-jotzailea da. Yehudi Menuhin Musika Eskolan ikasi zuen pianoa jotzen, eta, 1972tik aurrera, New Yorkeko Juilliard Interpretazio Eskolan. Lehen kontzertua 1977an eman zuen, Londresko Royal Festival Hallen, Philarmonia Orchestrarekin. Nazioartean hainbat itzuli egin ditu BBC Symphony eta Hallé Orchestrarekin. Bere interpretazioen artean, Edward Elgarren Biolin eta orkestrarako kontzertua si minorrean, opus 61 eta Felix Mendelssohnen Kontzertua mi minorrean, opus 64 azpimarratu behar dira. Gaurko musika-estiloak ere landu izan ditu, jazza adibidez, Stéphane Grappelli musikariarekin. 1990ean, Montréaleko Urrezko Arrosa eman zioten telebistarako egin zuen Antonio Vivaldiren Lau urtaroen grabazioagatik. Britainiarren artean musika klasikoaren zaletasuna pizten lagundu du bere lanaren bidez, eta Britainia Handiko musika klasikoaren suspertzaile garrantzitsuenetako bat da.

Datu azkarrak Bizitza, Jaiotza ...
Nigel Kennedy
Thumb
(2010)
Bizitza
JaiotzaBrighton, 1956ko abenduaren 28a (68 urte)
Herrialdea Erresuma Batua
Hezkuntza
HeziketaJuilliard School (en)
Yehudi Menuhin School (en)
Hizkuntzakingelesa
Irakaslea(k)Dorothy DeLay
Jarduerak
Jarduerakbiolin-jotzailea eta jazz musikaria
Jasotako sariak
Genero artistikoamusika klasikoa
Musika instrumentuajazz violin (en)
biola
DiskoetxeaEMI Classics

nigelkennedy.co.uk eta nigelkennedy.com
Allocine: 487184
MySpace: nigelkennedy iTunes: 690524 Last fm: Nigel+Kennedy
Itxi

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Nigel Kennedy Aldatu lotura Wikidatan

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.