From Wikipedia, the free encyclopedia
Nicolas Rémy, baita ere Nicolaus Remigius bezala ezagututa latinez idatzitako testuetan (Charmes (Vosges), 1530 – 1616[1]) magistratu frantses bat izan zen. Haren ospea sorginak harrapatzeko egin zituen ahaleginen ondorioz sortu zen; zentzu horretan Jean Bodin eta Pierre de Lancre parekoa izan zen.
Nicolas Rémy | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Charmes, 1530 | ||
Herrialdea | Lorrenako Dukerria Frantzia | ||
Heriotza | 1612 (81/82 urte) | ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Tolosako Unibertsitatea | ||
Hizkuntzak | latina | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | idazlea, epailea, historialaria eta abokatua |
Tolosako Unibertsitatean zuzenbidea ikasi ondoren, 1563 eta 1570 artean Parisen lan egin zuen. Urte hartan bere osaba ordezkatu zuen Vosgesko lotinant jeneral moduan eta 1575ean Karlos III.a Lorrenakoak bere idazkari izendatu zuen.
Poemak eta historiari buruzko liburuak idatzi arren, 1595ean Lyonen argituriko Daemonolatreiae libri tres liburuari esker ezaguna da. Bertan 1576 eta 1591 artean[2] sorginkeriaren aurkako bere epaiketen kontakizunak bildu zituen. Urte horietan bere ekintzen ondorioz 900 pertsona inguru akabatu zituen, guztiak sorgikeriaren akusaziopean. Bere liburuan gutxienez ehun kasu aipatu zituen. Haren liburuan jasotzen den arabera pertsona horiek mota askotako gaiztokeriak egiten zituzten:[3]
Nicoals Remyk, Pierre de Lancre, Pierre Grégoire eta beste magistratu batzuekin batera, sorginkeriaren delituari behin-betiko forma eman zion. 1592 bere lan hiltzailea utzi zuen eta landan bere esperientzi guztiak liburuan biltzeko ahaleginak egin zituen.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.