Nicanor Mutiloa e Irurita

From Wikipedia, the free encyclopedia

Nicanor Javier Mutiloa e Irurita[1] (Iruñea, 1874ko urtarrilaren 10a1946ko azaroaren 19a[2]) nafar elizgizon erredentziotarra izan zen, Tarazonako apezpikua.

Datu azkarrak Tarazona apezpikua, apezpiku tituludun ...
Itxi

Bizitza

Iruñean jaio zen 1874ko urtarrilaren 10ean[2] (edo beste datuen arabera, urtarrilaren 1ean[3]). Hiri berean hasi zen apaizgaitegian ikasten, eta 1897an Erredentore Guztiz Santuaren Kongregazioan sartu zen Valladoliden[1][3]. 1898ko azaroaren 13an botoak eman zituen[3] eta gero Estorgara joan zen ikasketak jarraitzera[1]. Han apaiztu zen 1901eko maiatzaren 23an[3][2]. Teologiako irakaslea eta nobizioen maisua zen, eta bederatzi urtez kongregazioko probintziala izan zen[3].

1927ko azaroaren 17an Pio XI.a aita santuak Barbastroko administratzaile apostoliko eta Hieropolisko apezpiku titular izendatu zuen[2]. 1928ko urtarrilaren 29an apezpiku ordenatu zuten[2][3].

1935eko maiatzaren 1ean Tarazonako apezpiku bihurtu zen[2][3]. 1946an hil zen[1].

Ondorengotza apostolikoa

  • Scipione Rebiba kardinala
  • Giulio Antonio Santorio kardinala (1566)
  • Girolamo Bernerio kardinala (1586)
  • Galeazzo Sanvitale artzapezpikua (1604)
  • Ludovico Ludovisi kardinala (1621)
  • Luigi Caetani kardinala (1622)
  • Ulderico Carpegna kardinala (1630)
  • Paluzzo Paluzzi Altieri Degli Albertoni kardinala (1666)
  • Benedikto XIII.a aita santua (1675)
  • Benedikto XIV.a aita santua (1724)
  • Klemente XIII.a aita santua (1743)
  • Marcantonio Colonna kardinala (1762)
  • Hyacinthe-Sigismond Gerdil kardinala (1777)
  • Giulio Maria della Somaglia kardinala (1788)
  • Carlo Odescalchi kardinala (1823)
  • Costantino Patrizi Naro kardinala (1828)
  • Lucido Maria Parocchi kardinala (1871)
  • Pio X.a aita santua (1884)
  • Benedikto XV.a aita santua (1907)
  • Federico Tedeschini artzapezpikua (1921)
  • Nicanor Mutiloa e Irurita apezpikua[2]

Erreferentziak

Kanpo estekak

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.