Newry
From Wikipedia, the free encyclopedia
From Wikipedia, the free encyclopedia
Newry (irlanderaz Iúr Cinn Trá) Ipar Irlandako Downeko konderrian dagoen hiria da, Armagheko konderriarekin mugan. 2001eko erroldaren arabera 27.433 biztanle zituen. Ipar Irlanda guztian "hiri estatusa" daukan bost hirietako bat da Newry.
Newry Iúr Cinn Trá Newry Iúr Cinn Trá | |
---|---|
hiria | |
Administrazioa | |
Herrialdea | Erresuma Batua |
Herrialdea Lurraldea Lurralde Historikoa Konderria | Erresuma Batua Ipar Irlanda Ulster Downeko konderria Armagheko konderria |
Izen ofiziala | Newry Iúr Cinn Trá |
Jatorrizko izena | Newry Iúr Cinn Trá |
Geografia | |
Koordenatuak | 54°10′32″N 6°20′57″W |
Altuera | 80 |
Demografia | |
Informazio gehigarria | |
Sorrera | 1142 |
Telefono aurrizkia | 028 |
Hiri senidetuak | Kirovsk (en) |
http://www.newryandmourne.gov.uk/ www.newryandmourne.gov.uk/ |
Irlanderazko Iúr Cinn Trá izenak "Muino gaineko hagina" esan nahi du. Gaur egun izena laburtuta erabiltzen da, An tIúr (hagina).
Mourne mendien arteko bailara batean kokaturik dago Newry. Clanrye ibaiak zeharkatzen du bere Carlingford Lougherako bidean.
Erdi Aroan bazen herrixka bat, ziurrenik VI mendean sortua, eta 1142an monasterioa berreraikitzean hazkuntza izan zuen. Monasterio hau 1543an kolegiata bihurtu zen. John de Courcy konkistatzaile ingelesak Newry gaztelua eraiki zuen 1198an.
Williamiten gerran, 1689an, Jakue II.aren gudalosteek su eman zioten hiriari. Hiriaren berreraikuntzak ekonomia goraldiarekin bat egin zuen eta herria azkar hazi zen 1881erako 15.000 biztanletik gora izateraino.
XX mendean katolikoek kontrolatzen zuten hiri handiena bihurtu zen, biztanleriaren %80a katolikoa eta abertzalea baitzen. Hau dela eta mendearen bukaeran istilu ugari izan ziren Newryn.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.