From Wikipedia, the free encyclopedia
Neustadt (euskaraz: «Hiri berria») hiriaren alde historikoaren alboan, Faux-Rempart ubidearen beste aldean kokatzen den auzoa da. UNESCOk Gizateriaren ondare izendatu zuen 1988an Estrasburgoko Uharte Handia eta 2017an egindako luzapenean Neustadt sartu zuen barruan[1].
Estrasburgo, Uharte Handia eta Neustadt1 UNESCOren gizateriaren ondarea | |
Rhineko jauregia, Neustadt auzoan | |
Mota | Kulturala |
Irizpideak | i, ii, iv |
Erreferentzia | 495 |
Kokalekua | Estrasburgo, Frantzia |
Eskualdea2 | Europa eta Ipar Amerika |
Izen ematea | 1988 (XII. bilkura) |
Luzapen urtea | 2017 |
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua) 2 UNESCOren sailkapena |
Alemaniako Inperioak Alsazia anexionatu zuenean Estrasburgo uharte handira mugatzen zen gehien bat. Alemaniarrek ubidearen beste aldean auzo berria eraikitzeari ekin zioten, alde historikoko kale bihurrien aldean etorbide eta enparantza zabalak eraikiz, alemaniarren boterearen erakusgarri[2]. Horretarako hiriaren babeserako harresi eta gotorlekuak eraitsi zituzten. Arkitektura neobarrokoa, neopizkundekoa, neogotikoa eta neorromanikoa ikusten da eta XIX. mendearen amaieran Art Nouveau estiloko eraikinak altxatu ziren.
Alemaniar enperadoreak bertan eraiki zuen jauregia (Kaiserpalast), gaur egun Rhineko jauregia izenaz ezagutzen dena.
Eremu inperiala esaten dena 1880. hamarkadan hasi ziren eraikitzen J. C. Conrath arkitektoaren gidaritzapean. 1920. hamarkadan alde erresidentzialak eraiki ziren[3]. Bigarren Mundu Gerran aliatuen bonbaketek hainbat eraikin kaltetu zituzten eta 1950. hamarkadan auzoa berriztuz eta handituz joan zen[4].
Estrasburgoko uhartea iparraldetik inguratzen du Neustadt auzoak. Lau eremu bereiztendira, mendebaldetik ekialdera:
Jauregi ugari daude, eraikin publikoak eta aisialdirakoak, bai eta elizak ere. Eraikin garrantzitsuenak Errepublikaren enparantza zirkularraren inguruan kokatzen dira[2]. Handik askatasunaren etorbidea ateratzen da Unibertsitatearen aldera. Unibertsitatea Ill ibaiaren beste aldean kokatzen da.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.