thailandiar ekintzaile politikoa From Wikipedia, the free encyclopedia
Netiporn Sanesangkhom (thailandieraz: เนติพร เสน่ห์สังคม), Bung Thaluwang (thailandieraz: บุ้ง ทะลุวัง) izengoitiaz ere ezaguna[1], (1995eko abuztuaren 8a – Bangkok, 2024ko maiatzaren 14a) thailandiar ekintzaile politikoa izan zen, monarkiaren erreformaren alde borrokatu zena[2].
Netiporn Sanesangkhom | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | 1995eko abuztuaren 8a |
Herrialdea | Thailandia |
Heriotza | Thammasat University Hospital (en) eta Bangkok, 2024ko maiatzaren 14a (28 urte) |
Heriotza modua | : Ahuleria bihotz-biriketako geldialdia |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | Thailandiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | militante politikoa |
Izengoitia(k) | Bung Thaluwang |
Netiporn Sanesangkhom epaile baten familian jaio zen, eta bere ahizpa abokatua da. Gaztaroan hainbat arrazoi sozial eta politikoren alde borrokatzen hasi zen. Esaterako, ikasle thailandiarrek orrazkera aukeratzeko eskubidearen aldekoa zen[1] eta bere herrialdeko LGBT komunitateari lagundu zion. Aktibista lanaz gain, finantza ikasketak egin zituen eta ingeleseko tutore gisa lan egin zuen. Erreforma demokratikoaren eta askatasunaren aldeko borrokak eragin handia izan zuen bere bizitzan[3].
Erreforma demokratikoak eta erregea iraintzearen despenalizazioa defendatzen dituen Thaluwang taldean sartu zen[4]. Thailandiako erregea iraintzearen legeak munduko zorrotzenetakoak dira eta askotan monarkiaren kritikariak beldurtzeko erabiltzen dira[4][5]. Netipornek, besteak beste, herri galdeketak eta errege pribilegioen aurkako manifestazioak antolatu zituen[3]. Jokabide horregatik hainbat aldiz salatua izan zen eta espetxe-zigorra ezarri zioten[3][4].
2022an eta 2024an gose grebak egin zituen justizia sistemari eta preso politikoen baldintzei arreta erakartzeko[3]. Azken aldiz 2024ko urtarrilaren 26an atxilotu zuten. Janaria hartzen laburki berriro hasi arren, bihotz-geldialdi baten ondorioz hil zen 2024ko maiatzaren 14an, gose greba baten ostean[4][5]. Sanesangkhomen heriotzak demokraziaren aldeko mugimenduaren arreta piztu zuen Thailandian eta nazioartean[4][5].
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.