Nerea Barros

aktore espainiarra From Wikipedia, the free encyclopedia

Nerea Barros

Nerea Barros Noya (Santiago de Compostela, Coruña, Galizia, 1981eko maiatzaren 12a – ) galiziar aktorea, film zuzendaria eta gidoilaria da. Zineman eta telebistan ibilitakoa da. Aktore berri onenaren Goya saria irabazi zuen La isla minima (2014) filmean egindako interpretazioagatik.[1]

Datu azkarrak Bizitza, Jaiotza ...
Nerea Barros
Thumb
(2024)
Bizitza
JaiotzaSantiago de Compostela, 1981eko maiatzaren 12a (43 urte)
Herrialdea Galizia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
galiziera
Jarduerak
Jarduerakaktorea eta film-zuzendaria

Allocine: 247421
Twitter: barrosnerea
Itxi

Lan ibilbidea

Aktore

Nerea Barros erizaina izan zen Santiagoko Ospitale Klinikoan. Lan horrekin batera, zinemako eta antzerkiko aktore gisa ere aritzen zen.[2] Zineman debuta egin zuen, hamasei urterekin, 1997an, Xavier Bermúdez zuzendari galiziarraren Nena filmean, eta 2008an zuzendari beraren Rafael filmean parte hartu zuen.[3] 2009an, lehen paper garrantzitsua izan zuen pantaila txikiko Matalobos lanean, Galiziako Telebistan emana. Hala ere, 2013ra arte ez zuen nolabaiteko ospea lortu. Urte horretan María Dueñas eleberriaren El tiempo entre costuras telesail egokitzapenean parte hartu zuen, Antena 3 katean.[4]

2014an, La isla mínima filmean parte hartu zuen, eta Rocio pertsonaia interpretatu zuen. Lan horrekin aktore ezagun onenaren Goya saria jaso zuen, eta [5] 70eko Idazle Zinematografikoen Zirkuluaren Domina ere bai.[6]

2020an, La isla de las mentiras filmaren protagonistetako bat izan zen, Paula Consek zuzendua. Film horretan, 1921eko urtarrilaren 2an Santa Isabel ontziko bidaiariak salbatzeko bizia arriskuan jarri zuten hiru emakume heroien historia berreskuratu zen. Ontzi hori Argentinarako bidean zen eta Galiziako Sálvora uhartearen parean hondoratu zen.[7]

2022an, La novia gitana telesaileko protagonista izateko hautatu zuten. Carmen Molak idatzitako izen bereko eleberriaren egokitzapena da, eta Elena Blancoren papera egin zuen.[8] 2023an estreinatu zen telesailaren bigarren denboraldia, La red púrpura, bigarren liburuan oinarritua.[9] Seriean egindako interpretazioarengatik, Feroz Sarietan aktore protagonista onenaren izendapena lortu zuen.[10]

Zuzendari, gidoilari

2022an, Memoria film laburrean zuzendari debuta egin zuen, eta gidoilari- eta produkzio-lana ere egin zuen.[11] Film laburra film labur dokumental onenaren Goya sarietarako izendatu zuten.[12]

Zinema

Informazio gehiago Urtea, Pelikula ...
Urtea Pelikula Pertsonaia Zuzendaria
1997 Nena Eli Xavier Bermúdez
2001 Bellas durmientes Jane Eloy Lozano
2004 León y Olvido Saltzailea Xavier Bermúdez
2008 Rafael Aurora Xavier Bermúdez
2013 El oro del tiempo Nerea Xavier Bermúdez
2014 La isla mínima Rocío Alberto Rodríguez Librero
Los fenómenos Yonkie Alfonso Zarauza
Mapa de recuerdos de Madrid Nerea Daniel Ramírez
2016 Sol y luna Sol José Enrique Pintor
2017 A estación violenta Claudia Anxos Fazáns
2019 Dos mejor que una Sol José Enrique Pintor
2020 La isla de las mentiras María Paula Cons
Voces Sofia Ángel Gómez Hernández
Itxi

Telebista

Informazio gehiago Urtea, Seriea ...
Urtea Seriea Rola Oharrak
2007 MIR Nerea Atal 1
2009 O Nordés Extra Atal 1
2009–2010 Matalobos Sandra Errepikaria; 10 atal
2010 Volver a casa Sofía Telefilma
2012 Padre Casares Nerea 3 atal
2013 El secreto de Puente Viejo Eudosia Atal 1
El tiempo entre costuras Beatriz Oliveira Atal 1
2015–2016 El Príncipe Laura Hidalgo Errepikaria(T2); 8 atal
2018 Apaches Silvia Errepikaria; 5 atal
Ultimo: caccia ai narcos Laura Aguilar Nagusia(miniserie); 2 atal
El sabor de las margaritas Pamela / Ana Lankidetza berezia, 6 atal
2019 Días de Navidad Valentina Nagusia(miniserie); Atal 1
2022–2024 Operación Marea Negra Gemma Valdés Costa Nagusia; 12 atal
2022 La novia gitana Elena Blanco Protagonista; 8 atal
2023 La red púrpura Protagonista; 8 atal
Itxi

Sariak eta izendapenak

Informazio gehiago Goya sariak, Urtea ...
Goya sariak
Urtea Kategoría Izendatutako lana Emaitza
2015 Emakume aktore berri onena La isla mínima Irabazlea
2023 Dokumental labur onena (egile gisa) Memoria Izendatua
Itxi
Informazio gehiago Feroz sariak, Urtea ...
Feroz sariak
Urtea Kategoria Izendatutako lana Emaitza
2015 Bigarren mailako aktore onena La isla mínima Izendatua
2023 Emakuem aktore protagonista onena La novia gitana Izendatua
Itxi
Informazio gehiago Idazle Zinematografikoen Zirkuluaren Dominak, Urtea ...
Idazle Zinematografikoen Zirkuluaren Dominak
Urtea Kategoria Izendatutako lana Emaitza
2014 Emakume aktore berri onena La isla mínima Irabazlea
Itxi

Erreferentziak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.