From Wikipedia, the free encyclopedia
Neil Simon (New York, AEB, 1927ko uztailaren 4a – ibidem, 2018ko abuztuaren 26a) estatubatuar antzerkigilea izan zen.
Neil Simon | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Marvin Neil Simon |
Jaiotza | New York, 1927ko uztailaren 4a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Bizilekua | Bronx |
Heriotza | Manhattan eta New York, 2018ko abuztuaren 26a (91 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: GIBa |
Familia | |
Ezkontidea(k) | ezezaguna (1953 - 1973) Marsha Mason (1973ko urriaren 25a - 1983ko uztailaren 7a) Diane Lander (en) (1987 - 1988) Diane Lander (en) (1990 - 1998) Elaine Joyce (1999ko irailaren 11 - 2018ko abuztuaren 26a) |
Haurrideak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | New Yorkeko Unibertsitateko Tisch Arte-Eskola DeWitt Clinton High School (en) University of Denver (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | antzerkigilea, gidoilaria, zinema ekoizlea, kanta-idazlea, libretista eta ekintzailea |
Lantokia(k) | Ameriketako Estatu Batuak |
Lan nabarmenak | |
Jasotako sariak | ikusi
|
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | judaismoa |
|
Oso egile oparoa izan zen eta arrakasta komertzial handiko komediak eta musikalak osatu zituen. 1991n Pulitzer saria irabazi zuen Lost in Yonkers (1990, Yonkersen galduta) komediarekin.
Hasieran komedia arin barregarrien idazle gisa nabarmendu zen, Come Blow Your Horn (1961, Jo ezazu adarra) bere lehen lanak erakusten duenez. Handik hiru urtera argitaratu zuen Barefoot in the Park (1963, Oinutsik parkean), bere esperientzietan oinarriturik idatzia, eta hurrengo lan ospetsua The Odd Couple (1965, Bikote bitxia) izan zen, zeinetan ikertu baitzuen gai serioagoa, giza harremanena hain zuzen ere. The Gingerbread Lady (1970) obran abeslari ohi baten zahartzaroko arazoak deskribatu zituen, eta hiri handietako bizitzaren eragozpenak agertu zituen The Prisoner of Second Avenue (1971, Bigarren hiribideko presoa) obran. Baina umorea nabarmendu zuen berriro ondorengo antzezlanetan: Plaza Suite (1968, Plaza suitea); California Suite (1976, Kalifornia suitea); eta London Suite (1995, Londres suitea), ekitaldi bakarreko lanak. 1977an Chapter Two (Bigarren atala) komedia-drama argitaratu zuen gertaera autobiografikoetan oinarriturik, eta autobiografikoak dira orobat, Brighton Beach Memoirs (1983, Brighton Beacheko memoriak); Biloxi Blues (1985); Broadway Bound (1986); eta Laughter on the 23rd Floor (1993, Algarak 23. solairuan).
Orain arte aipaturiko lanez gainera, eta komedia musikaletarako idatzitako testuetan, nabarmentzekoak dira Sweet Charity (1966, Karitate gozoa); Promises, Promises (1968, Aginduak, aginduak); eta They're Playing Our Song (1979, Gure kantua jotzen ari dira); eta zinemarako zenbait gidoi ere idatzi zituen. 1990eko hamarraldian bi liburu autobiografiko eman zituen argitara, Rewrites (1996, Berridatziak) eta The Play Goes On (1999, Obra aurrera doa).
Haren azken urteetako lan batzuk: 45 Seconds from Broadway (2001); Rose's Dilemma (2003); eta Oscar and Felix: A New Look at the Odd Couple (2004).
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.