From Wikipedia, the free encyclopedia
National Center for Biotechnology Information (NCBI; euskaraz: «Bioteknologiaren Informaziorako Zentro Nazionala») Estatu Batuetako National Library of Medicine erakundearen partea da, National Institutes of Health edo NIH-ren adarra. Biologia molekularraren informazio iturri gisa 1988an sortu zuten.[1]
National Center for Biotechnology Information | |
---|---|
Datuak | |
Izen laburra | NCBI |
Mota | ikerkuntzarako institutua eta data library (en) |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Jarduera | |
Honen parte | Ameriketako Estatu Batuetako Medikuntza Liburutegi Nazionala |
Erabiltzen du | |
Agintea | |
Egoitza nagusi | |
Jabea | Ameriketako Estatu Batuetako Medikuntza Liburutegi Nazionala |
Zeren jabe | |
Historia | |
Sorrera | 1988ko azaroaren 4a |
webgune ofiziala |
Zentroa 1988ko azaroaren 4an sortu zen. Helburua Biologia molekularraren informazio iturri garrantzitsua izatea zen. Genomen sekuentzien informazioa GenBanken biltzen eta berritzen dituzte momenturo. Halaber gai desberdinei buruzko artikulu zientifikoen zerrendak egiten eta PubMeden koordinatzen dituzte; gai nagusiak hauek dira: biomedikuntza, biokimika, genetika eta genomika. Halaber, giza-gaixotasun genetikoen bilduma egiten dute, beste informazio bioteknologikoekin batera.
NCBIren datu-base guzitan edonoren eskuetan daude on-line moduan. Horretarako Entrez bilatzailea erabili behar da.
NCBIk, bestetik, tresna bioinformatikoak eskaintzen ditu. Tresna horiekin DNA sekuentziak, Azido erribonukleiko eta proteinak azter daitezke. Gehien erabiltzen dena BLAST izenekoa da.
David Lipmanek NCBI zuzentzen du. Lipman BLAST sekuentziazio programaren jatorrizko egile bat da. Orokorrean, bioinformatikan oso ospetsua da. NCBItik kanpo beste ikerketa taldeak zuzentzen ditu, Stephen Altschulek zuzendutakoak barne; Stephen Altschul BLASTen koegilea da. Beste proiektuak David Landsman eta Eugene Koonin-enak dira.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.