Naruto (Tokushima)
hiria Tokushima prefekturan, Japonian From Wikipedia, the free encyclopedia
hiria Tokushima prefekturan, Japonian From Wikipedia, the free encyclopedia
Naruto (japonieraz: 鳴門市 Naruto-shi ) Japoniako Shikoku uharteko hiria da, Tokushima prefeturaren ipar-ekialdean kokaturik dagoena. 2014ko erroldaren arabera 59.575 biztanle ditu.
Naruto 鳴門市 鳴門市 | |||
---|---|---|---|
Japoniako hiria | |||
Administrazioa | |||
Herrialdea | Japonia | ||
Uhartea Eskualdea Prefetura | Shikoku Shikoku Tokushima | ||
Izen ofiziala | 鳴門市 鳴南市 | ||
Jatorrizko izena | 鳴門市 | ||
Posta kodea | 772-8501 | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 34°10′21″N 134°36′32″E | ||
Azalera | 135,46 km² | ||
Mugakideak | Matsushige (en) , Kitajima (en) , Aizumi (en) , Itano (en) , Higashikagawa (en) eta Minamiawaji (en) | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 55.264 (2020ko irailaren 1a) −3.837 (2015) | ||
Dentsitatea | 440 bizt/km² | ||
Informazio gehigarria | |||
Sorrera | 1947ko martxoaren 15a | ||
Ordu eremua | UTC+09:00 eta Japan Standard Time (en) | ||
Hiri senidetuak | Lüneburg | ||
http://www.city.naruto.tokushima.jp/ www.city.naruto.tokushima.jp |
Shikoku uhartearen ipar-ekialdean kokaturik dago, Awaji uhartearen ondoan. Ōnaruto zubiak lotzen ditu ertz biak. Setonaikai Parke Nazionalaren barnean dago eta bertako uretan sortzen diren Narutoko zurrunbiloengatik da ezaguna.
Shikokuko erromesbidean dauden tenpluak VIII mendean eraiki zirela uste da, Tempyō Aroan. Ōasahiko santutegiaren lehen aipamena 927koa da. Kansai eskualdetik zetozen erromesen bidean zegoen Naruto, Awaji uhartetik Shikokura igartzen zirenez, tenpluen inguruan garatu zen hiria.
Lehen Mundu Gerran, 1917 eta 1919 artean, Gerra-presoen kanpalekua egon zen Naruto. 953 preso alemaniar eta austro-hungariar izan ziren bertan. 1947ko martxoaren 15ea eratu zen udalerria.
1985ean Kobe eta Naruto lotuko zituen Ōnaruto zubia eraiki zen.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.