Donostialdeko postpunk musika taldea From Wikipedia, the free encyclopedia
Nakar Donostiako (Gipuzkoa) postpunk musika taldea da. 2022an jaio zen, eta Jone Laspiur, Andoni Olaetxea, Jokin Azpiazu eta Xalba Ramirezek osatzen dute.[1][2] Balio dute kolektiboaren parte dira.[3]
Taldea postpunketik abiatzen bada ere, elektronika, hiperpop edo Wordeko spoken estiloak nahasten ditu, besteak beste. Sintetizadore analogiko eta digitalekin, baxuarekin, gitarrarekin eta ahotsarekin egiten dute lan.[4]
Taldekideak aurrez Koban, Nøgen, Raitx, Physis Versus Nomos, Pelax, Zozo, Burrundaria, OLOR, Occhi di Farfalia eta PAM taldeetan aritu izan dira.[5]
Katapulta Tour Gipuzkoa 2023 programako talde hautatua izan zen.[6]
Nakar euskaraz hiru esanahi dituen hitz polisemikoa da:
Txillardegiren Leturiaren egunkari ezkutuan agertzen da hitza, eta errefererentzia hori sartu zuen taldeak Nakar abesti homonimoan.[9]
« | Orain, berriz, zu lillurabide bat besterik izan etzerala nik dakidala, nakar eta nazkatuta nabil, bizitzeko gogoak arras itzaliak. | » |
Txillardegi (Leturiaren egunkari ezkutua, 96). |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.