bermeoko kirolaria From Wikipedia, the free encyclopedia
Naia Laso Ponzano (Bermeo, Bizkaia, 2008ko azaroaren 19a) skateboard kirolaria da. 11 urterekin lehiatu zen lehen aldiz eta 13 urterekin hainbat txapelketa irabazita zituen.[1]
Naia Laso | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Bermeo, 2008ko azaroaren 19a (15 urte) |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | skaterra |
2024ko Udako Olinpiar Jokoetan 7. gelditu zen Skateboard-eko parkeko skate modalitatean.[2]
Jaioterriko, Bermeoko, skateparkean aritu zen lehen aldiz skate baten gainean, 8 urterekin.[3]
Basaurin (Bizkaia) lehiatu zen lehen aldiz, 11 urterekin, bere lagunek animatuta. 13 urterekin Espainiako txapeldun bikoitza izan zen, eta Rio de Janeiron egin zuen debuta txapelketa batean, 2022ko azaroan.[4] 2020ko Tokioko Olinpiar Jokoetan bi modalitatetan hartu zuen parte.[5]
Horren ostean Dubain, Argentinan, Erroman, Shangain eta Budapesten lehiatu da, besteak beste.
2024ko Udako Olinpiar Jokoetan parkeko skate modalitateko diploma lortu zuen Parisen eta finalean aritu zen. 86,28ko puntuazioa lortu zuen eta zazpigarren gelditu zen.[6]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.