Nagore Lozano Zarandona

Ingeniaria, irakaslea, dantzaria, feminista eta politikaria From Wikipedia, the free encyclopedia

Nagore Lozano Zarandona

Nagore Lozano Zarandona (Durango, Bizkaia, 1974ko uztailaren 14a) ingenieria, irakaslea, dantzaria, feminista eta politikaria da.[1]

Datu azkarrak Bizitza, Jaiotza ...
Nagore Lozano Zarandona
Thumb
Bizitza
JaiotzaDurango, 1974ko uztailaren 14a (50 urte)
Hezkuntza
HeziketaMondragon Unibertsitatea
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
ingelesa
Jarduerak
Enplegatzailea(k)Maristak-Durango Ikastetxea
KidetzaEuskal Herria Bildu

Itxi

Bizialdia

Conchi Zarandona eta Manolo Lozanoren alaba da. Gurasoek ez dakite euskaraz, etxean ez zuen euskara entzuteko aukerarik izan, halanda ze, 15 urte zituela jaoterriko AEKren Abarrak euskaltegian hasi zen euskara ikasten eta bertan euskaldundu zen.

Formakuntza

Txikitan jaioterriko Landako eskola publikora joan zen, harik eta Fray Juan de Zumarraga Institutura aldatu zen arte. A ereduan egin zituen ikasketak. Ondoren, Industria Ingeniari Teknikoa ikasketak egin zituen Mondragon Unibertitatean 1992ik 1997ra. Espezialitatea: Mekanika, produkzioa izanik. Unibertsitate berean 1997tik 1999ra Industria Ingeniaria ikasketak burutu zituen, Espezialitatea: Industria Antolaketa. Ingeniaritza karrera-amaierako proiektua: Produkzio-prozesua arrazionalizatzea eta etengabeko hobekuntza izan zen.[1]

Irakasle eta arduradun

Fabrikazio Mekanikoko Lanbide Heziketa Zikloetako irakasle dihardu 1997tik Durangoko Maristak ikastetxean. Hainbat arlotan ari da lanean eta zenbait sailetako arduradun ere bada, besteak beste:

Etengabeko eta lanerako prestakuntzako ikastaroak ematen ditu: Irudikapen Grafikoa, Autocad 2004, Solidworks, Kalitatea, Metrologia Tridimentsionala.

Kalitate - kudeaketa arduraduna da 1999. urtetik. Mekanika Saileko arduraduna 2003-2007. Lehengo emakumea mekanika departamenduan eta mekanika arduradun zereginetan. Zuzendaritza Taldeko kidea 2003-2020 urteen artean. 1996 - 1997 Alkargo, S.Coop. Euskaliteko Ebaluatzaileen Klubeko kidea. 2013-2014ko ikasturtean Tknika-ren zati izatera pasa da, “Etengabeko Hobekuntzako Arloan“ kolaboratzaile gisa.[2]Agentziako Kalitate Arloaren kolaboratzailea hasi zen 2008ko irailean. Hobbide berraztertu eta eguneratzen duen taldeko kide da EFQM aldatu zenetik. Hainbat ikaskuntza-komunitateko dinamizatzaile da Hobbide proiektuaren baitan.

Dantzari eta dantza irakasle

Nerabezaroan Kriskitin dantza taldean hasi zen eta urteak daramatza talde horretan dantzari, beti ere parekidetasunaren aldeko jarrerak defendatuz. Euskal Herrian ez eze, Katalunian, Galizian, Espainian, Grezian, Letonian, eta Idahon ere egin izan du dantzan. 1991tik da dantza taldeko kidea. Dantzari izateaz gain, taldearen idazkaria eta dantza irakaslea ere bada.

Politikari

Durangoko EHBilduko zinegotzia, 2023an. EHBilduko militantea.[1][3]

Erreferentziak

Kanpo estekak

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.