Nadine Magloire
From Wikipedia, the free encyclopedia
Nadine Magloire (Port-au-Prince, 1932ko otsailaren 10a – 2021eko abenduaren 25a) haitiar-kanadar idazlea izan zen.
Nadine Magloire | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Port-au-Prince, 1932ko otsailaren 10a |
Herrialdea | Haiti Kanada |
Heriotza | 2021eko abenduaren 25a (89 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | eleberrigilea |
Bizitza
Jean Magloire kazetariaren eta Carmen Brouard musikagilearen alaba, Nadine Magloire Port-au-Princen jaio zen eta Santa Arrosa Limakoaren ikastetxean ikasi zuen. Geroago Montrealera joan zen Maria Frantziakoaren nazioarteko ikastetxean ikasketak jarraitzera. Kazetaritzako korrespondentziazko ikastaroak ere egin zituen. 1955ean Parisera joan zen Centre d'Etudes de Radiodiffusion et Télévision zentroan ikastera. Port-au-Princera itzuli ondoren, hango École normale supérieuren ikasi zuen[1][2][3].
1968an, Le mal de vivre eleberria kaleratu zuen, Haitin argitaratutako lehen liburu feministatzat hartua. Eleberri hori polemikoa izan zen bere garaian, egileak sexualitateari ikuspegi feministatik begiratu baitzion. Liburua argitaratu ondoren, Magloirek gutunak trukatu zituen Simone de Beauvoirrekin. 1975ean, emakume artisten erakusketa bat antolatu zuen Port-au-Princeko Institut Françaisen. 1978ko martxotik 1979ko martxora arte Le fil d'Ariane kultura-aldizkaria argitaratu zuen. 1979an Montrealera joan zen bizitzera[1][2].
Lan hautatuak
- Le mal de vivre (1968)
- Autopsie in vivo: le sexe mythique (1975)
- Autopsie in vivo (2009)
- Autopsie in vivo (la suite) (2010)[2]
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.