Meiji enperadorea (japonieraz: 明治天皇 Meiji-tennō , Kyoto, 1852ko azaroaren 3a - Tokio, 1912ko uztailaren 30a) Japoniako 122. enperadorea izan zen. 1867-1912 bitartean erreinatu zuen.
Meiji enperadorea | |||
---|---|---|---|
(1873) | |||
1867ko otsailaren 3a - 1912ko uztailaren 30a ← Kōmei enperadorea - Taishō enperadorea → | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Site of the Nakayama Residence (en) , 1852ko azaroaren 3a | ||
Herrialdea | Japonia | ||
Heriotza | Meiji Palace (en) , 1912ko uztailaren 30a (59 urte) | ||
Hobiratze lekua | Fushimi Momoyama no Misasagi (en) | ||
Heriotza modua | berezko heriotza: diabetes mellitusa uremia | ||
Familia | |||
Aita | Kōmei enperadorea | ||
Ama | Nakayama Yoshiko | ||
Ezkontidea(k) | Empress Shōken (en) | ||
Bikotekidea(k) | |||
Seme-alabak | ikusi
| ||
Leinua | Japoniako Leinu Inperiala | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | japoniera | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | monarka eta aristokrata | ||
Lan nabarmenak | ikusi
| ||
Jasotako sariak | ikusi
| ||
Gradua | dai-gensui (en) | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | sintoismoa | ||
Kōmei enperadorearen eta Nakayama Yoshikoren semea zen. Jaiotze izena Mutsuhito (japonieraz: 睦仁 ) zuen arren, Japonian, arbasoen antzera eta ohiturak agintzen duen bezala, hil ondoko izenez izendatzen da beti: Meiji.[1]
Biografia
Mutsuhito jaio zenean, 1852an, Japonia herri bakartua zen, industriaurrekoa eta feudala: bertan, Tokugawa shogunerriak eta daimyōek botere handia zuten. Mutsuhito hil zenerako (1912), Japonian iraultza politikoa, industriala eta soziala gauzatuak zituen eta, horren ondorioz, herrialdearen eraldatzea etorri eta munduko potentzia bilakatu qzen.
Monarkia parlamentarioa ezarri zuen, Japonia estatu moderno bihurtzeko asmotan. Inperioaren hedakuntzari hasiera eman zion, Txinan (Lehen Txina-Japonia Gerra, 1894-1895) eta Errusiako ekialdean (Errusia-Japonia Gerra, 1904-1905) garaipenak lortu eta Korea bereganatu (1910) ondoren[2].
Meiji berrezarkuntza
Meiji enperadorea Meiji Berrezartzearen buru sinbolikoa izan zen. Boshin gerra izenaz ezagututako asaldaketan, Tokugawa shogunerria indar inperialek ezeztatu egin zuten. Horren ondoren, Meiji enperadoreak Japonia mendebaldar moldeko gobernu demokratiko bihurtu zuen. Horren ondorioz, Japon modernizatu egin zen, eta Pazifikoko beste herri batzuen gainetik jarri.
Enperadoreak hartutako neurrien artean, ezagunenak dira hiriburua Kyototik Tokiora mugitzea, hezkuntza-sistemaren berritzea, Senatuaren ezarpena, Korearen anexioa eta Biltzar Nazionala inauguratzea, besteak beste.
Meiji enperadorea urte askoan bizi izan zen, eta agintean 40 urte baino gehiago igaro zuen.
Fikzioan
Pertsonaia historiko hori anitz filmetan ageri da:
- The Last Samurai (20003). Haren papera Shichinosuke Nakamura aktoreak egin zuen. Enperadorea gizon ahul eta erabilerraza gisan irudikatzen da, estatu-kolpearen arriskua aipatu gabe, Estatu Batuekiko interes ekonomikoak ikusten zituzten shogunerri errebeldeen presioa edukiz. Enperadorearen erabakia, azkenean, bere ideiak errespetarazten dituenean bakarrik agertzen da, estatubatuarrekin zuen ituna hautsiz, guduaren ondoren bere boterea sendotu ondoren.
- The Battle of Port Arthur. Haren papera Toshirō Mifune aktoreak egin zuen. Toshio Masudak zuzenduta, filmak Port Arthurren setioa irudikatzen du, Errusia-Japonia Gerran.
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand in your browser!
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.