From Wikipedia, the free encyclopedia
Muriel Spark (Edinburgo, Eskozia, 1918ko otsailaren 1a - 2006ko apirilaren 13a) ingelesezko idazlea izan zen.
Muriel Spark | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Edinburgo, 1918ko otsailaren 1a |
Herrialdea | Erresuma Batua |
Heriotza | Florentzia, 2006ko apirilaren 13a (88 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Heriot-Watt University (en) James Gillespie's High School (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, poeta, eleberrigilea, antzerkigilea, editorea, gidoilaria, literatura-kritikaria eta biografoa |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Edinburgoko Errege-elkartea Errege Literatura Elkartea |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa |
murielspark.com | |
|
Italiako judu familia batekoa zen jatorriz, eta Erroman eman zuen bere bizitza ia osoa. Bere eleberriak bizitza modernoari buruzko iruzkin ironikoak eta satirikoak dira, katolizismoaren ikuspegitik eginak (1954. urtean katolizismora bihurtu zen); ongiaren eta gaizkiaren arazoa haren obra askotan agertzen den kezka da. Hegoafrikara bidaiatu zuen eta zenbait urte egin zituen Rhodesian. 1938an S. O. Sparkekin ezkondu zen, eta harengandik bereizi zenean, 1944an, Ingalaterra itzuli zen. Kanpo Arazoetako ministerioan lan egin zuen, nazismoaren aurkako propaganda sailean.
Lanik aipagarrienak: Kontsolatzaileak (1957); Memento Mori (1959); Pekham Ryeko balada (1960); Baliabide urriko andereñoak (1963); Mandelbaumeko atea (1965). Bere eleberri ospetsuena, baina, Jean Brodieren lehen urratsak (1961) da: Edinburgoko irakasle xelebre baten historia da, ikasle baten ikuspegitik begiratuta. Obra antzerkirako eta zinemarako moldatu zen, arrakasta handiz. Azkeneko lanak: Ibai ondoko berotegia (1973); Lurralde eskubideak (1979); Alfer hutsa (1981); Arazo bakarra (1984). Ipuin-bilduma bat ere argitaratu zuen, Muriel Sparken kontakizunak (1985), eta poesia- eta literatura-kritika zenbait.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.