Remove ads
Emakume Antifaxisten Elkarteko aldizkaria From Wikipedia, the free encyclopedia
Mujeres aldizkaria, edo Mujeres : órgano del Comité Nacional Femenino contra la Guerra y el Fascismo aldizkaria, 1937 tik aurrera Emakume Antifaxisten Elkartearen Euskal Herriko Komite Nazionalak argitaratu zuen gerra garaiko aldizkaria izan zen.
Mujeres : órgano del Comité Nacional Femenino contra la Guerra y el Fascismo | |
---|---|
Laburdura | Mujeres |
Mota | gerra aldizkaria |
Fitxa teknikoa | |
Hizkuntza | gaztelania eta euskara |
Argitaratze lekua | Bilbo |
Kolorea | Zuri beltzean |
Gai nagusia | Emakumea, gerra zibila, antifaxismoa |
Banaketa | |
Ekoizpen osoa | Bizkaia, Araba, Bizkaia, Kantabria, Asturias, Burgos, Leon |
Maiztasuna | Astekaria |
Historia | |
Ideologia | ezkerra |
Zuzendaria | Maria Luisa de la Presa |
Editore-burua | Aurora Perez Riat |
Erredaktoreak | Isabel Larrañaga, Juanita Lafebre |
Euskal Herrian emakume talde batek sortzen zuen lehen aldizkaria izan zen[1].
« | Un grupo de mujeres amantes de la libertad, en pugna con el nefasto ambiente en que viven, enemigas del fascismo que quiere sumir a los trabajadores en la barbarie e ignorancia, deseosas de cooperar en la obra común de la liberación de los pueblos, ha decidido sacar a la luz pública el semanario Mujeres. | » |
—Órgano del Comité Nacional Femenino contra la Guerra y el Fascismo. 1937ko otsaila.[oh 1] |
1937ko otsailaren 6an kaleratu zen lehen alea. Bilboko Astarloa kalean zegon Hogar de la Mujer Moderna delakoan zuen egoitza. Asteroko maiztasunarekin argitarau zen, eta gutxienez 19 zenbaki kaleratu ziren 1937ko ekainera bitartean[2].
Joven Guardiaren (Gazteria Sozialista Bateratuak -en organoa) inprimategian inprimatzen ziren aleak. 10.000 aleko tirada izatera iritsi zen. Salmenta prezioa 15 eta 25 pezeta-zentrimo artekoa izan zen.
Batez ere Bizkaian banatu bazen ere,Araba, Gipuzkoa, Asturias, Kantabria, Burgos eta Leon-era ere zabaldu zen[3].
Mujeres aldizkariak, azpi-izenburu bezala ondorengoa zeraman:“Órgano del Comité Nacional Femenino contra la Guerra y el Fascismo”. 14. aletik aurrera azpi-izenburua aldatzen du: "Órgano del Comité de Mujeres contra la Guerra Imperialista y el Fascismo".
Mujeres aldizkariko artikuluetan, gerra garaian emakumeak jokatu beharreko rolaren inguruan zegon tentsioa nabaritzen zen. Alde batetik, genero agindue jarraituz, feminitatea eta amatasunaren balorea goratzen ziren, eta beste alde batetik beharrezkoa izanezgero fusilak hartzeko dei egiten zitzaien emakumeei[4].
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.