Mount Gimie
From Wikipedia, the free encyclopedia
From Wikipedia, the free encyclopedia
Mount Gimie (ofizialki ingelesez) edo Mòn Djimi (antillar kreoleraz) Karibeko Santa Luziako mendirik altuena da. 950 m ditu.
Mount Gimie Mòn Djimi | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 950 m |
Prominentzia | 950 m |
Mota | mendi |
Geografia | |
Koordenatuak | 13°51′49″N 61°00′42″W |
Honen parte da | Antilla Txikiak |
Mendizaletasuna | |
Ohiko bidea | Fond Saint Jacquesetik |
Ez da gorde karibearrek erabilitako bere balizko izena. Santa Luzian ingelesa da hizkuntza ofiziala eta egun gehien hitz egiten dena; hizkuntza honetako generikoak lagunduta Mount Gimie da. Britainiarren presentzia baino lehenagoko herri-hizkera, ordea, Santa Luziako kreolera da, kwéyòl edo antillar kreoleraren aldaeretakoa eta oso bizirik gorde dena; toponimoa bezala, frantsesean jatorria duen hizkuntza honetako generikoarekin Mòn Djimi deitzen da. Frantsesez (Santa Luzia Frankofoniaren barruan ere kokatzen da) Mont Gimie da[1].
Uharteko mendebaldeko kostaldean dagoen Soufrière hiriaren ekialdean dago, Edmond baso erreserbatik eta Enbas Saut ur jauzietatik hurbil. Soufrière eta Canaries quarter edo auzoetako eremuen arteko mugan dago.
Jatorri bolkanikoa du eta oihan tropikalez inguratuta dago. Mendiaren inguruan komunitate rastafariak daude, besteengandik aldenduta bizi direnak.
1973ko urriaren 29an hiru hildako egon ziren mendian gertatutako hegazkin istripuan[2].
Mendi honetara igotzea zaila da naturaren ezaugarriengatik, oihan itxian zehar ibili behar delako eta beraz fisikoki nahiko ondo prestatuta egotea komeni da. Fond Saint Jacques herritik gora doan errepidea hartu behar da; oinez herritik mendira doan bidearen hasierarantz 2-3 ordu dira eta hiru ibai gurutzatzen dira. Gidaria beharrezkoa da, gutxik egiten dute igoera eta ibilbide osoak hamar bat ordu ematen du[3]; jaitsiera ere konplikatua izan daiteke, lokaztua izaten delako.
Oskarbi badago gailurretik Santa Luzia osoa ikus daiteke baina gehienetan laino dago eta ikuspegia oso mugatua izaten da[4].
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.