Morne Diablotin
From Wikipedia, the free encyclopedia
From Wikipedia, the free encyclopedia
Morne Diablotin edo Mòn Djabloten (1.447 m) Karibeko Dominika uharteko mendirik garaiena da. Antilla Txikietako bigarren garaiena da pittin bat altuagoa (1.467 m) den Guadalupeko Soufrièreren atzetik eta sumendia da.
Morne Diablotin Mòn Djabloten | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 1.447 m |
Prominentzia | 1.447 m |
Mota | mendi eta Geruza-sumendi |
Geografia | |
Koordenatuak | 15°30′12″N 61°23′50″W |
Honen parte da | Antilla Txikiak |
Estatu burujabe | Dominika |
Mendizaletasuna | |
Lehen igoera | 1868ko apirilaren 21a[1] |
Ohiko bidea | Syndicate Road, Dublanc[2] |
Ez da gorde karibearrek erabilitako bere balizko izena. Egungo izena frantsesean du jatorria eta ingelesez ere erabiltzen da. Morne Diablotins aldaera ere topatzen da eta uharteko herri-hizkuntza den kwéyòl edo frantses oinarriko Dominikako kreoleraz Mòn Djabloten idazten da[3][4].
Morne edo mòn (muino mota bat edo "mendi" esateko era bat) generikoa da, bere esanahia "deabruaren mendia" da. Pterodroma hasitata txoriak uhartean eta Antilletan oro har hartzen duen izena Diablotin/Djabloten da, "deabru itxura" duelakoan[5].
Mendia uharteko barnealdean dago, iparraldean. Dominikako bigarren hiria den Portsmouthetik 9 bat kmko distantzia dago. Izen bereko parke nazional baten barruan dago. Tontorrean edo bere ingurumarian Dominikako hamar parrokietatik (parish) lauren lurrek bat egiten dute: Saint Andrew, Saint John, Saint Peter eta Saint Joseph.
Sumendia da; azken erupzio orain dela 30.000 bat urte gertatu zen eta historian ezagutzen den heinean ez da bat ere egon[6].
Lehen igoera erregistratua John Imray mediku eta botaniko eskoziarrak burutu zuen 1868ko apirilaren 21ean.
Ibilbiderik erabiliena mendebaldeko kostaldeko Dublanc herrian hasten da, Portsmouthetik hegoaldera. Syndicate Estatera doan bidea (Syndicate Trail) segitu behar da. Hiru ordu eta erdi kalkulatu behar dira igotzeko; landareek bidea gogor bihurtzen dute, uharteak dituen bost landaredi motak zeharkatzen dira eta azken zatian igoera teknikoki zailago bihurtzen da. Hori dela eta Mòn Djabloten ez da mendizale asko erakartzen duen tontorra.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.