From Wikipedia, the free encyclopedia
Montserrat Casas i Soldevila (Alella, 1933 – 2024ko maiatzaren 16a) kataluniar moja klaratarra izan zen. Pedralbes monasterioko abadesa izan zen 2013tik hil zen arte.
Montserrat Casas i Soldevila | |||||
---|---|---|---|---|---|
2013ko urria - 2024ko maiatza
| |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | Alella, 1933 | ||||
Herrialdea | Katalunia | ||||
Heriotza | 2024ko maiatzaren 16a (90/91 urte) | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | moja | ||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||
Erlijioa | katolizismoa | ||||
Erlijio-ordena | Klaratar |
Montserrat Casas i Soldevila Alellan jaio zen 1933an[1]. 1955eko apirilean 9an monasterioan sartu zen eta urte hartako urrian nobiziotza hasi zuen[2]. Hurrengo urtean lehen botoak eman zituen, eta 1959ko abenduaren 8an betiko botoak[2].
Hainbat lan izan zituen monasterioan: jostun, arropazain, lorezain eta sukaldari[2]. Fundació Alíciaren bitartez, Casasek Pedralbesko matóaren errezeta mantentzea bermatu zuen, ordura arte mendeetan zehar ezkutuan abadesa batetik bestera pasatzen zena, adinarengatik ezin baitzuen kantitate handietan prestatu eta ez baitzion publiko orokorrari ezagutarazi[3].
2013ko urriaren 20an komunitateak Casas abadesa hautatu zuen, bikarioaren eta Pierrette Prat i Galindo abadesa emerituaren onespena ere jasoz[2]. Hil zen arte behin eta berriro hautatua izan zen[2].
Montserrat Casas 2024ko maiatzaren 16ko goizean hil zen, 90 urte zituela[4].
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.