madrildar aktorea From Wikipedia, the free encyclopedia
Montserrat Pla Navarro, ezagunagoa Montse Pla izenez (Madril, 1978ko urtarrilaren 1a)[1] Ekuatore Gineako aktore madrildarra da. Beatriz Carvajal aktorearen alaba da.[2][3]
Montse Pla | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Montserrat Pla Navarro |
Jaiotza | Madril, 1978 (45/46 urte) |
Herrialdea | Espainia |
Lehen hizkuntza | gaztelania |
Familia | |
Ama | Beatriz Carvajal |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea |
Izengoitia(k) | Montse Pla |
Montserrat Pla Navarro 1978an jaio zen, lehenbizi harreran egon zen eta gero 9 urterekin adoptatu zuen Beatriz Pla Navarro (Beatriz Carvajal) aktoreak. Nisma izeneko adopziozko beste ahizpa bat du. Txikitatik aktore izan nahi zuen eta nerabezaroan paper txikietan hasi zen. Hala ere, amak insistitu zuen karrera bat ikas zezan. Komunikazio Zientzietan lizentziatu zen, Irudia eta Soinua adarrean. Víctor Clavijo aktorearekin ezkonduta dago 2012tik.[4]
Hamar urterekin egin zuen debuta.[5] Harrezkero hainbat lan egin ditu, nahiz eta mulatoa izateagatik gehiago kostatu zaion, beltzentzako paper asko ez baitago. Urte batzuetan arropa denda batean lan egiten egon zen. Baina apurka-apurka ohikoagoa da beltzentzako paperak izatea, iragarkietan ere bai. [5]
2016an amarekin lan egin zuen Diablillos rojos lanean.[4]
Montse Pla aktore protagonista den #DeMenos COSMO eta Lasdelcine #Contralaviolenciadegéneroko film laburretan lantzen den gizonezko/emakumezkoen inguruko gaiei buruz hauxe dio:
Emakume zuzendariek eta testuek erakarri zuten film laburra egiteko orduan, gauzak azalzeko morduan erabiltzen duten modu sotila. Ez da ikusiten genero indarkeria gogorrik, bai ostera, matiz txikiak, egunerokotasunean oharkabean pasa litezkeenak. Ikus-entzuleok erreflejatuta sentitzea nahiko luke.
Emakumeok gizonen aurrean burua makurtu dugu sarritan, horretan erakutsi digute eta. Txikitatik, dugun indarraz konturatuko bagina... eskola sasoia pasatuko da...Gu geu garela jakin behar dugu. Indarkerian joten, tratu txarrak ematen dituen pertsona dago. Baina indarkeria psikologikoa egiten duena ere hor dago, eta askotan, konturatu gabe egiten du. Espero dut film labur hau ikustean konturatzea.
Soldata-aldea dela eta, gure lanbidean ez da diruari buruz hitz egiten. Konbenioa dago, diru bat zehaztuta dago lan bat edo beste bat egiteko, teorian berdina, baina horren gainetik dago gero 'katxea' ...[6]
Montse Pla "Kalera atera eta berehala konturatu da beste arraza batekoa dela, desberdina. Horregatik, The Black View elkartean izena eman zuen, Espainian artista beltzen eskubideak zaintzen dituen elkartean. Ondasun arrunt batek hartzen ditu. Armando Buika da liderra. [7]
Besteak beste,lan hauetan parte hartu du:[8]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.