From Wikipedia, the free encyclopedia
Montlluís, izen zaharrez el Vilar d'Ovança -edo Ovansa- (katalanez; frantsesez eta ofizialki: Mont-Louis) Katalan Herrietako udalerri bat da, Cerdanyan kokatua. Administratiboki Frantziako Ekialdeko Pirinioak departamenduan dago, Okzitania eskualdean. 2013an 284 biztanle zituen.
Montlluís | |||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Frantziako udalerria | |||||||||||
Administrazioa | |||||||||||
Estatu burujabe | Frantzia | ||||||||||
Frantziaren banaketa administratiboa | Metropolitar Frantzia | ||||||||||
Eskualdea | Okzitania | ||||||||||
Departamendua | Ekialdeko Pirinioak | ||||||||||
Alkatea | Joëlle Cordelette (en) | ||||||||||
Izen ofiziala | Mont-Louis Mont-Libre Mont-de-la-Liberté | ||||||||||
Posta kodea | 66210 | ||||||||||
Geografia | |||||||||||
Koordenatuak | 42°30′30″N 2°07′12″E | ||||||||||
Azalera | 0,39 km² | ||||||||||
Altuera | 1.600 m, 1.516 m eta 1.608 m | ||||||||||
Mugakideak | La Llaguna, Sautó eta La Cabanassa | ||||||||||
Demografia | |||||||||||
Biztanleria | 147 (2021eko urtarrilaren 1a) 3 (2020) | ||||||||||
| |||||||||||
Dentsitatea | 377 bizt/km² | ||||||||||
Informazio gehigarria | |||||||||||
Ordu eremua | UTC+01:00 eta UTC+02:00 | ||||||||||
mont-louis.net |
Historikoki Alta Cerdanyako hiriburutzat jotzen bada ere, gaur egun beste udalerri batzuek (Font-romeu, Odelló i Vià, la Guingueta d'Ix eta beste) biztanlerian eta hainbat arlotan erruz gainditzen dute; horrez gain, eskualdearen erdigunetik urrun dago eta bada Cerdanyan barik Conflent eskualdean kokatzen duenik ere[1].
Turismoak garrantzi handia du udalerri ttipi honetan, 1679an Vauban ingeniari militarraren zuzendaritzapean eraikitako zitadela ondo gorde delako. Pirinioetako Hitzarmenaren ostean (1659) Luis XIV.a Frantziakoak gotorlekuaren eraikitzeko agindu zuen, Cerdanya, Conflent eta Capcir eskualdeen artean leku estrategikoa zelakoan. Gaur egun oraindik ere Frantziako Indar Armatuetako unitate batzuek okupatzen dute.
Zitadelaren eraikuntzak (1681-1691) Ovançako gazteluaren suntsipena ekarri zuen; gaztelua 965ean agertzen da aipatua estrainekoz, Sunifred II.a Cerdanyakoaren testamentuan.
2008an frantses estatuan zehar barreiatutako Vaubanek eginiko 12 gotorleku nagusiei UNESCOren Gizateriaren ondare izendapena eman zieten. Erabakiak eztabaida piztu zuen Ipar Katalunian, Frantziaren ekimen militarrak zuritu eta katalan nazioaren nortasun eta memoria historikoaren kontrako erabakia zelakoan[2].
2007an Montlluís udalerrian erroldatutako biztanleak 284 ziren. Familiak 108 ziren, horien artean 48 pertsona bakarrekoak ziren (28 bakarrik bizi ziren gizonak eta 20 bakarrik bizi ziren emakumeak), 28 seme-alabarik gabeko familiak ziren, 28 seme-alabak dituzten bikoteak ziren eta 4 seme-alabak dituzten guraso-bakarreko familiak ziren.
Biztanleriak, denboran, ondorengo grafikoan ageri den bilakaera izan du:[3]
Ikus jatorrizko Wikidatako eskaera eta iturriak.
2007an 222 etxebizitza zeuden, 112 familiaren etxebizitza nagusia ziren, 80 bigarren erresidentzia ziren eta 30 hutsik zeuden. 62 etxeak ziren eta 157 apartamentuak ziren. 112 etxebizitza nagusietatik 43 bere jabearen bizilekua ziren, 58 alokairuan okupaturik zeuden eta 11 doan lagata zeuden; 4 etxek gela bat zuten, 14 etxek bi zituzten, 38 etxek hiru zituzten, 24 etxek lau zituzten eta 32 etxek bost zituzten. 34 etxek euren parking plaza propioa zuten azpian. 75 etxetan ibilgailu bat zegoen eta 23 etxetan bat baino gehiago zituzten.[4]
2009an sexu eta adinaren araberako biztanleria-piramidea hau zen:
Gizonak | Adinak | Emakumeak |
---|---|---|
4 | 4 | |
0 | 4 | |
0 | 4 | |
4 | 4 | |
4 | 0 | |
0 | 4 | |
0 | 0 | |
4 | 0 | |
0 | 4 | |
8 | 4 | |
12 | 4 | |
16 | 12 | |
4 | 8 | |
28 | 12 | |
4 | 8 | |
40 | 4 | |
4 | 0 | |
8 | 12 | |
12 | 20 | |
12 | 24 |
Alkatea | Legealdia |
---|---|
Michel Aldebert[6] | ca. 1815 |
Christian Pécout | 2001-2002 |
Jean-Michel Larmet | 2002 - 2010 |
Pierrette Cordelette | 2010 - |
2007an lan egiteko adina zuten pertsonak 218 ziren, horien artean 178 aktiboak ziren eta 40 inaktiboak ziren. 178 pertsona aktiboetatik 170 lanean zeuden (122 gizon eta 48 emakume) eta 8 langabezian zeuden (1 gizon eta 7 emakume). 40 pertsona inaktiboetatik 15 erretiraturik zeuden, 9 ikasten zeuden eta 16 "bestelako inaktibo" gisa sailkaturik zeuden.[7]
2009an Montlluís udalerrian 92 unitate fiskal zeuden, 188 pertsonek osaturik. Pertsona bakoitzeko diru-sarrera fiskalaren mediana urteko 14.923 euro zen.[8]
2007an zeuden 41 komertzioetatik, 1 erauzte enpresa zen, 2 janari enpresak ziren, 2 eraikuntza enpresak ziren, 11 ibilgailuen saltze eta konpontze enpresak ziren, 3 garraio enpresak ziren, 7 ostalaritza eta jatetxe enpresak ziren, 1 finantziazio enpresa zen, 1 higiezinen enpresa zen, 2 zerbitzu enpresak ziren, 8 administrazio publikoko enpresak ziren eta 3 «beste zerbitzu jarduera batzuk» multzoan sailkatutako enpresak ziren.[9]
2009an zeuden norbanakoentzako 13 zerbitzu publikoetatik, 1 Ogasun Publikoaren administrazio bulegoa zen, 1 jendarmeria, 1 posta bulegoa, 1 banku bulegoa, 1 igeltseroa, 1 iturgina, 1 ile apaindegia, 5 jatetxeak eta 1 higiezinen agentzia.[10]
2009an zeuden 7 establezimendu komertzialetatik, 2 120 m2 baino gutxiagoko dendak, 1 okindegi zen, 1 harategi zen, 1 liburu denda zen, 1 altzari denda zen eta 1 lore-denda zen.[11]
Bigarren Mundu Gerraren ostean herri honetan eraikitako eguzki-labea munduko lehena izan zen[12].
2009an zegoen osasun-ekipamendu bakarra botika zen.
2009an inguruko herriekin osatutako barreiatutako lehen-hezkuntzako eskola bat zegoen.
Diagrama honek gertuen dauden herriak erakusten ditu.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.