Remove ads
From Wikipedia, the free encyclopedia
Monica Seles (serbieraz: Моника Селеш, Monika Seleš; hungarieraz: Szeles Mónika; Novi Sad, Voivodina, gaur egun Serbia, 1973ko abenduaren 2a) estatubatuar tenis-jokalari ohia da, jatorriz jugoslaviarra. Oso gaztetatik nabarmendu zen tenisean, eta Estatu Batuetara aldatu zen hamar urte bete aurretik, prestakuntza hobetzearren. 1989an iritsi zen profesionalen mailara, eta 1990ean irabazi zuen Roland Garros lehiaketa: Roland Garrosen historiako irabazle gazteena izan zen. 1991n, Emakumezkoen Nazioarteko Tenis Elkartearen sailkapeneko jokalaririk onena izendatu zuten. Hamazazpi urterekin, gazteena izan zen maila horretara iristen. Urte hartan eta 1992an, Australiako Irekia irabazi zuen, eta 1992an, Estatu Batuetakoa. 1993an, hurrenez hurreneko Australiako hirugarren txapelketa irabazi zuen. 1993an, labankada bat eman zioten partida baten ondoren, eta tenis profesionala alde batera utzita egon zen 1995era arte, zaurietatik sendatu zen arren erasoak ondorio psikologikoak eragin baitzizkion. Lehiaketetara itzuli eta hurrengo urtean, 1996an, laugarrenez lortu zuen garaipena Australiako Irekian.
Monica Seles | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Novi Sad, 1973ko abenduaren 2a (51 urte) |
Herrialdea | Jugoslaviako Errepublika Federal Sozialista Jugoslaviako Errepublika Federala Ameriketako Estatu Batuak (1994ko martxoaren 16a - Hungaria (2007ko ekaina - |
Bizilekua | Sarasota Orlando Novi Sad |
Lehen hizkuntza | hungariera |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Tom Golisano (en) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | serbiera hungariera ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | tenislaria |
Tenis | |
Jokaera | ezkerra, bi eskuz errebeska jotze eta bi eskuzko eskuin-kolpe |
Bakarka i/g | 595–122 |
Binaka i/g | 89–45 |
Rankinga | 1 tennis singles (en) (1991ko martxoaren 11) 16 tennis doubles (en) (1991ko apirilaren 22a) |
Parte-hartzailea
| |
Entrenatzailea | Nick Bollettieri Sven Groeneveld (en) |
Lateralitatea | ezkerra |
Altuera | 178 zentimetro |
Jasotako sariak | ikusi
|
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Monica Seles |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.