Marjorie "Mo" Mowlam (Watford, 1949ko irailaren 18a – 2005eko abuztuaren 19a) Ingalaterrako Alderdi Laboristaren kidea izan zen.
Tony Blairen kabinetean Ipar Irlandarako idazkaria izan zen. Leialista eta errepublikanoen arteko bakea lor zedin jo eta ke jardun zuen, 1998an Ostiral Santuko Hitzarmena sinatu zen arte. Argi mintzatzeak eman zion xarmak zein garuna-minbiziaren kontrako borrokak ospe handia eraman zioten. Hala ere, unionistek errepublikarren alde egiteko joera zuela salatu zuten.
Buruko minbiziak jota hil zen 56 urterekin.
Politikan
1997an Tony Blairrek Ipar Irlandarako Estatu idazkaria izendatu zuen, eta bilakatu zen lanpostu horretan aritzen zen lehendabiziko emakumea. Mowlamen agintaldian lortu zen IRAk su-etena berriro deklara zezan, eta Sinn Féin ere gehitu zuten alderdi politiko guztien arteko elkarrizketetan. Halaber, leialistek bake akordioarekin bat egin zezaten, Maze espetxera joan zen preso leialistekin bertatik bertara eta bakarrik hitz egitera.
Mowlam lekukoa izan zen Ostiral Santuko Hitzarmenaren sinaduran, 1998an. Nolanahi ere, alderdi unionistekin gero eta tirabira gehiago zituenez, Tony Blair eta bere laguntzaileak joan ziren emeki-emeki Mowlamen eginkizunak bereganatzen. Horren ondorioz, 1999ko urrian Peter Mandelsonek ordeztu zuen Mowlam. Handik aurrera, maila baxuagoko postuetan aritu zen Mowlam.
Ikus, gainera
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Mo Mowlam |
Wikiwand in your browser!
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.