Miu Miu
italiar moda etxea From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Miu Miu Italiako moda handiko emakumezkoen arropa eta osagarrien marka bat da, eta Pradaren jabetza osoak duen subsidiario bat. 1993an sortu zen eta Milanen (Italia) egoitza duen Miuccia Prada moda diseinatzaileak zuzendua.[1]
Remove ads
Historia

Miu Miu moda etxea 1993an sortu zuen Miuccia Prada emakume diseinatzaile eta enpresaburuak. Izena, Miucciaren familiaren ezizenetik sortua izan zen.[2]
2011n, Miu Miuk "Women's Tal" (euskaraz: Emakumeen ipuinak) seriea kaleratu zuen. Film laburrak izan ziren kanpainaren ardatza, eta goi-mailako emakume-zuzendariek ekoitzi zituzten. Miu Miuren bildumak aurkezten zituzten film labur eta mutuen zerrenda izan zen emaitza. Lehen lau film laburrak Zoe Cassavetes, Lucrecia Martel, Giada Colagrande eta Massy Tadjedinek zuzendu zituzten; 69. urtean proiektatu ziren Veneziako Nazioarteko Zinema Jaialdia.[3] Ava DuVernay aktoreak idatzi, zuzendu eta antzeztu zuen 2013an bosgarren filma.[4]
2013ko martxoaren 14an, Eskubide Ekonomiko, Sozial eta Kulturalen Batzordeko Giza Eskubideetarako Nazio Batuen Goi Mandatariaren Bulegoari Pradaren kontrako txosten bat jakinarazi zitzaion, emakumeen eskubideen urraketa bati buruzkoa.[5] 2013ko maiatzaren 17an, Nazio Batuen Erakundeko (NBE) batzordeak lantokiko sexu-jazarpenaren eta genero-diskriminazioaren aurkako adierazpen bat kaleratu zuen.[6] 2013ko apirilean, Miuccia Pradaren aurkako eskaera batek Change.org 200 000 sinadura baino gehiago bildu zituen mundu osoan. Eskaera horren helburua sexu jazarpenaren aurkako iritzia ematean adierazpen faltsuak egiteagatik kaleratutako langile bati aurre egitea izan zen. Eskaera horrek marka irudia kaltetu zuen.[7] 2013ko maiatzaren 28an, NBEk Bovrisse Pradaren langile ohia babestu zuen, Prada Japoniaren kasuan sexu jazarpen eta diskriminazio kasuetan. Voguek albiste artikulu bat plazaratu zuen, "Prada Vs The UN", Bovrisse aipatuz, esanez: "Prada eta Miu Miu markako zerbait erosten duen edonor diskriminazio eta botere jazarpen kultura bat babesten ari da".[8]
2015ean lehen lurrina kaleratzearekin batera, Coty Inc. eta Pradak sinatutako akordioak babestu zuen Miu Miuren enpresa berria. Horixe izan zen lehen aldia Miu Miu moda eta osagarrien merkatuetatik kanpo hedatzen zela.[9]
Remove ads
Diseinua
Miuccia Pradak 1993tik diseinatu zuenlinea. Desfilea Parisen[10]
Publizitatea
Katie Holmes aktore estatubatuarra irudi berria izan zen 2009ko udaberri-uda bildumaren publizitate kanpainarako.[11] Holmesek Vanessa Paradis aktore eta abeslari frantziarraren lekua hartu zuen, zeinek Kirsten Dunst aktorearen lekua hartu zuen 2008an.
Aurreko irudi horien artean daude Laetitia Casta modeloa, Lindsay Lohan aktore eta abeslaria, Zhou Xun aktorea eta IVE taldeko Jang Wonyoung kidea
Dendak
Markak hainbat hiritan ditu dendak, hala nola, New York, Los Angeles, Londres, Florentzia, Milan, Tokio, Madril, Bartzelona, Lisboa, Nagoya, Kōbe, Fukuoka, Paris, Singapur, Hong Kong, Boston eta Taipéi. 2009ko martxoan denda bat ireki zuen Honolulun, Hawaiin, eta South Coast Plazako (Costa Mesa, Kalifornia) merkataritza-gunean beste bat irekitzeko asmoa zuten.
Miu Miuk 2009an Txinan ireki zuen bere lehen denda Mall MIXc merkatal gunean Shenzhen hirian.[12] 2012an ireki zuen Miu Miuk bere lehen denda Mexikon, Saks Fifth Avenue Mexikon.
Remove ads
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads