Missouri (ibaia)
From Wikipedia, the free encyclopedia
From Wikipedia, the free encyclopedia
Missouri[1] Estatu Batuetako ibaia da, Mississippiren adarra. 3.767 kilometroko luzerarekin, Ipar Amerikako ibairik luzeena da, eta munduko ibai-sistemarik handienetan hirugarrena osatzen du Mississippirekin batera. Mendi Harritsuetatik jaisten diren Madison, Gallatin eta Jefferson erreken -bilgunean jaiotzen da, Montanan, eta Saint Louis iparraldean isurtzen da Mississippi ibaira. 1.371.010 kilometro koadroko arroa du, hots, Ipar Amerikako azaleraren seirena. Omaha eta Kansas City hiriak zeharkatzen ditu.[2]
Missouri Missouri River (en) | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mota | ibai |
Luzera | 3.726 km |
Eponimoa | Missouria (en) |
Geografia | |
Koordenatuak | 45°55′39″N 111°30′29″W |
Estatu burujabe | Ameriketako Estatu Batuak |
Estatua | Montana |
Hidrografia | |
Ibaiadarrak | ikusi
|
Arroaren azalera | 1.371.010 km² |
Arro hidrografikoa | Missouri River drainage basin (en) |
Ur-emaria | 2.478 m³/s |
Lakuak | Canyon Ferry Lake (en) |
Bokalea () | Mississippi ibaia |
Ibaiak "Big Muddy" (ingelesez: Lohitze handia) edo "Dark River" (ingelesez: Ibai iluna) ezizenak ditu, lohiz uherturik egoten delako.
Missouriren iturburua Montana hego-mendebaldeko Mendi Harritsuetan dago, Three Forks herrixkatik gertu, Madison, Gallatin eta Jefferson ibaien-bilgunean. Gero, Montana, Ipar Dakota, Hego Dakota, Nebraska, Iowa, Missouri eta Kansas estatuak zeharkatzen ditu. Azkenean Mississippi ibaira isurtzen da Saint Louisko iparraldean.
|
|
Nahiz eta Missouri ibaiaren arroak Ipar Amerikaren seirena hartu, haren bazterrak ez dira oso jendeztatuak eta hamar milioi pertsona baino ez dira bizi. Hauek dira ibai ertzeko hiririk handienak:
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.