Milvio zubiko gudua Erroman gertatu zen gudu bat izan zen, Pons Milvius edo Milvio zubia bezala ezagutzen den Tiber ibaiaren zubi batean, 312ko urriaren 28an, Maxentzio eta Konstantino I.a Handiaren artean. Garaipena azken honentzat izan zen, nork, azkenean, mendebaldeko koenperadore titulua lortu zuen, bere koinatu Liziniorekin batera, hau ekialdeko koenperadore zelarik.
Milvio zubiko gudua | |||
---|---|---|---|
Tetrakiaren Gerra Zibilak | |||
Milvio Zubiko gudua, Pieter Lastman, 1613 | |||
Data | 312ko urriaren 28a | ||
Lekua | Milvio zubia, Erroma | ||
Koordenatuak | 41°56′08″N 12°28′01″E | ||
Emaitza | Konstantinoren garaipena | ||
Gudulariak | |||
| |||
Buruzagiak | |||
| |||
Indarra | |||
| |||
Galerak | |||
|
Gudu mordo bat gertatu zen Erromatar Inperioaren bi aldeetan, Dioklezianok tetrarkia sistema ezarri ondoren. Azkenetako eta ezagunenetako bat, ekialdeko tetrarka izan zen Maximino Daiaren seme zen Maxentzio, Konstantzio Klororen seme eta mendebaldeko tetrarka zen Konstantino I.a Handia eta Maximinoren berehalako ondorengo zen Lizinio aurrez aurre jarri zituena izan zen.
Konstantzio enperadorea 306an hil ondoren, Konstantino izendatua izan zen mendebaldeko Augusto bezala. Aldi berean, Maxentzio, bere guardiak Augusto bezala izendatu zuen, Konstantino Britainian aurkitzen zela probestuz, eta indartsu egin zen Erroman. Konstantinok Britainia utzi zuen, eta Italiar penintsulako iparraldearen laguntza jaso eta Turin eta Veronan Maxentzioren tropak garaitu ondoren, bere armada bildu eta Erromarantz abiatu zen, non, azkenik, Maxentzioren armadari aurre egin zion, Tiber ibaiaren beste aldean zain zegoena.
Elezaharrak dioenez, gau batean, guduaren aurretik, Konstantinok, ametsetan, gurutze bat ikusi zuen zeruan, ahots jainkotiar batek, zeinu horrekin irabazi egingo zuela esaten zion aldi berean in hoc signo vinces. Konstantinok, bere soldaduen ezkutuak gurutzearen irudiarekin apainarazi zituen (Krismona), eta armada etsaiaren aurka abiatu zen. Enperadorea, laster ohartu zen Maxentzioren zaldunek euren zaldien sabelaldea babestu gabe zutela, eta beraz, Konstantinoren tropentzat, erraza izan zen Maxentzioren zaldieria suntsitzea. Azkenik, borroka gogor baten ondoren, irabazi egin zuen.
Maxentzio bera, ibaian itota hil zen, bere armaduraren pisuagatik, guduan zehar, bere armada, Konstantinoren soldaduen erasotik ihesian zihoanean. Bere burua bakarrik itzuli zen Erromara hurrengo egunean, Konstantinok garaipen ikur gisa erakutsi zuenean. Konstantinoren garaipenak, urte bete beranduago, kristautasunaren garaipena ere suposatu zuen Milango Ediktuarekin eta, 323tik aurrera, Lizinioren aurkako gudua eta honen heriotzarekin Adrianopoliseko guduaren ondoren, tetrarkia amaitu eta Konstantino Erromatar Inperioaren enperadore bakar bezala geratuz.
Garaipen arkua
Garaipen honen ohorez Erroma hirian Konstantinoren Arkua eraiki zen.
Ikus, gainera
Kanpo estekak
Wikiwand in your browser!
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.