From Wikipedia, the free encyclopedia
Milia Lasturkoren eresia euskarazko eresia edo hileta-kanta da, XV. mendean egindakoa. Bizkaierazko forma zaharrak agertzen ditu. Benito Lertxundi euskal kantariak Josquin Desprez antzinako musikariaren Mille Regretz doinuaz kantatu ohi zuen, bere taldearekin eta a capella, nahiz eta inoiz ez zuen disko batean grabatu. Bai ordea, errezitatu, doinuaren laguntzaz. 2022an Maraca Diablo taldeak abestu eta bideoklipa egin zuen[1].
Milia Lasturkoren eresia | |
---|---|
Jatorria | |
Egilea(k) | ezezaguna |
Argitaratze-data | XV. mendea |
Izenburua | Milia Lasturkoren eresia |
Ezaugarriak | |
Hizkuntza | euskara |
Erdi Aroko eresiak edo hileta-kantak guda aristokraziaren uzta dira. Nahiz eta kalitate onekoak eta ohitura zaharrekoak izan, gutxi mantendu dira ahozko tradizioaren gaiak mendez mende aldatuz joan direlarik, XVI-XVII. mendeetako Garibai bezalako lehen biltzaileak bakarrik interesatu baitziren horrelako batzuen zatiak biltzen. Kantariak beti emakumeak ziren: hemen zenduaren ahizpak hasi, Peru Garzia senarraren arrebak bi estrofatan jarraitu eta berriro zenduaren ahizpak bukatzen du. Eresi hau, egile ezezagunekoa, dudarik gabe ahozko tradizioak ahoz aho gordea, Esteban Garibai arrasatearrak Memorias bere liburuan jaso zuen (1584).
Milia Lasturkoa gazterik hil zen, erditzeko orduan, Arrasaten, XV. mendearen lehen erdialdean. Eresi hauetan, Miliaren ahizpak eta koinatak Milia Lasturkoaren heriotza dute kantagai. Lehen lau estrofetan, Miliaren ahizpak adierazten du Peru Gartzia Orokoa senarrak Miliari tratu onik ez diola eman, eta Arrazolako Marinarekin ezkontzeko asmoa omen duela salatzen du. Bosgarren eta seigarren estrofetan, Peru Gartziaren arrebak, Santxa Ortizek, hartzen du hitza, anaiaren alde egiteko. Azken hiru ahapaldietan, Miliaren ahizpa mintzo da, ostera. Miliaren heriotzak bi familien ohorea bihurtu du auzi. Erdi Aroan, emakumeek hiletetan eresiak abesten zituzten. Garai hartako eliza-dokumentuetan, maiz, andere-kantuak debekatu egiten ziren, jatorri paganokoak eta lizunak zirelakoan. Hala ere, andere-eresien tradizioak berandu arte iraun zuen, Garibairen testigantza aintzak hartzen bada[2].
Testua ez dugu hona kopiatu Esteban Garibaik XVI. mendean erabili zuen grafiarekin. Gaur egungo grafiara hurbildu dugu (hatxeak gehitu ditugu, Garibairen garaian ohikoak ziren ç grafemak gaur egun erabiltzen diren letrekin ordezkatu ditugu, etab.).
« |
1 Zer ete da andra erdiaen zauria? |
» |
Testuaren edizio kritikoa ikus daiteke, esate baterako, Mitxelenaren Textos arcaicos vascosen. (3.1.5. atalean).
Itxaro Bordak Milia lastur on the road poema argitaratu zuen 2007an[13].
2022ko irailaren 13an argitaratu zen Maraca Diabloren bertsioa.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.