Mike Tyson

From Wikipedia, the free encyclopedia

Mike Tyson

Michael Mike Gerard Tyson, baita Malik Abdul Aziz[1] izenez ere ezaguna (1966ko ekainaren 30a, Brooklyn, New York) estatubatuar boxeolari ohia da. 1980ko hamarkadan birritan munduko pisu astunen txapelketa irabazi zuen; gainera, lehenbiziko aldian titulu hori irabazi zuen boxeolaririk gazteena izan zen. Askoren iritziz, garai guztietako boxeolari handienen artean sailkatuta dago[2].

Datu azkarrak Bizitza, Jaiotza ...
Mike Tyson
Thumb
Bizitza
JaiotzaBrooklyn, 1966ko ekainaren 30a (58 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Talde etnikoaafro-estatubatuarra
Lehen hizkuntzaingelesa
Familia
Ezkontidea(k)Robin Givens  (1988 -  1989ko otsailaren 14a)
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakboxeolaria, aktorea, ahots-aktorea, autobiografialaria eta podcasterra
EntrenatzaileaCus D'Amato (en)
Pisua109 kilogramo
Altuera179 zentimetro
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaBaptismoa

miketyson.com
Allocine: 36404 TCM: 361358 TV.com: people/mike-tyson IBDB: 493058
Twitter: MikeTyson
Thumb
Itxi

Biografia

Hogei urte zituela, munduko txapelketa irabazi zuen, eta 1980ko hamarraldiaren bukaeran boxeoko izarra izan zen. 1986an, hogeita zortzigarren garaipena lortu zuen Las Vegasen, Trevor Berbick kanadarra KO utzi zuenean. Munduko pisu astuneko txapeldun gazteena bihurtu zen horrela. 1987an Tony Tucker estatubatuarra garaitu zuenean, munduko boxeoa zuzentzen zuten hiru erakundeek, WBA, WBC, IBFk alegia, txapeldun zela onartu zuten.

1988an Larry Holmes garaitu zuen, besteak beste, eta bazirudien Tysonek ez zuela kontrakorik. Baina, 1990ean, ez zen oso ondo prestatu Tokion aritzeko, eta James Buster Douglasek KO utzi zuen Tyson. Hala, galdu egin zituen bere tituluak. 1992an emakume bat bortxatu nahi izan zuelako salaketa egin zioten[3]; epaitu, eta sei urteko espetxe-zigorra eman zioten. 1995ean jokabide zintzoa izateagatik libre utzi zuten. Islamari lotu zitzaion[4], eta helburu bakar bat zuen buruan: pisu astuneko titulua berreskuratzea.

1996an WBCk munduko txapelduntzat hartu zuen Frank Bruno britainiarra garaitu zuenean[5]. Urte horretan bertan, Evander Holyfielden kontra borrokatu zen, eta Holyfieldek garaitu zuen. Handik urtebetera mendekua hartzeko aukera izan zuen; Tysonek Holyfieldi belarrian ausiki egin zionez[6], deskalifikatu egin zuten. Urte eta erdiz ezin izan zen borrokatu, 1999 arte, baina urte hartan bertan, espetxera bidali zuten bigarrenez, auto-istripu bat eragin zuen borroka batengatik. Handik sei hilabetera kaleratu zuten.

Mike Tyson behin baino gehiagotan saiatu zen gerora munduko txapeldun izaten, baina espetxetik irten zenetik ez zuen garaipenik lortu. 2003an, bere karreran zehar 300 milioi dolar inguru irabazi ondoren, sosik gabe zegoela onartu zuen.

Erreferentziak

Kanpo estekak

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.