Mikaela Labaien
baserritarra eta idazlea From Wikipedia, the free encyclopedia
baserritarra eta idazlea From Wikipedia, the free encyclopedia
Mikaela Labaien Lasarte (Leitza, 1914-2008) nafar baserritarra eta kazetaria izan zen.[1]
Mikaela Labaien | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Leitza, 1914 |
Herrialdea | Nafarroa Garaia, Euskal Herria |
Heriotza | 2008 (93/94 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania euskara |
Jarduerak | |
Jarduerak | nekazaria eta kazetaria |
Leitzan jaio zen baserri giro euskaldunean, eta Astaitzaga baserrira ezkondu, eta bi seme eta alaba bat izan zituen. Baserri horretan eman zuen bizitza osoa. Txikitan eskolara joan, eta bertan igarri zion Ignazio Lizarraga apaiz eta irakasleak idazteko grina.
Zeruko Argia, Argia, Amayur eta Plazaola astekarietan idazten zituen hainbat tokiren inguruko kronikak, bai eta Leitzako eta inguruko paisaiei eta tokiei buruz ere. Eskarnetxu eta Lilitxu izenordeekin sinatzen zituen idazkiak.[2]
Arriba Españal-n ere idatzi zuen euskaraz artikulu bat.[3] 1980an Leitza aldean sortutako Plazaola euskarazko aldizkarian ere idazten lehenengoetariko bat izan zen. Pedro de Irizar hizkuntzalari eta euskaltzain urgazleak Mikaela Labaienengana jo zuen Morfologia del verbo vasco-navarro liburua idazteko.[4]
Bere azken urteetan, liburu bat idazten hasi zen euskaraz, baina bukatu gabe utzi zuen. Aita Zavalari utzi omen zion gainbegiratzeko. Hark, ordea, familiari itzuli ez, eta Gipuzkoako Aldundiari eman omen zion dohaintzan, bere obra guztiarekin batera.[5]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.