From Wikipedia, the free encyclopedia
Miguel Ríos Campaña, ezagunagoa Miguel Ríos izen-deiturez (Granada, Espainia, 1944ko ekainaren 7a) musikaria da, askoren ustetan Espainiako rock-musikaren historiako abeslari handienetako bat. Bere karrerak hiru hamarraldi hartzen ditu.
Miguel Ríos | |
---|---|
(2014) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Miguel Ríos Campaña |
Jaiotza | Granada, 1944ko ekainaren 7a (80 urte) |
Herrialdea | Espainia |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | abeslaria, disko-ekoizlea, musikagilea, estudioko musikaria eta aktorea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Genero artistikoa | rock-and-rolla Pop barrokoa new wave musika symphonic rock (en) pop musika pop rock Latin rock (en) Rock progresiboa arena rock (en) |
Musika instrumentua | ahotsa |
Diskoetxea | A&M Records (en) Polydor Records Hispavox Philips |
miguel-rios.com… | |
1962an egin zuen debuta, "El Rey del Twist" kantuarekin, baina sarritan Filippo Carlettirena bezalako orkestrekin jotzen zuen, edo bere belaunaldiko Los Relámpagos, Los Sonors taldeekin kantatzen zuen. Bruno Lomasekin batera, Espainian rock-musika sartu zuenetako bat izan zen. Hiru urtean hemezortzi disko grabatu zituen, Oh, Mi Señor arrakastatsua, besteak beste. Balada gisako beste kantu batzuekin ere ("El Río", "Vuelvo a Granada", etab.) arrakasta handia izan zuen eta bere musikaren ohiko entzuleria zabaltzen lagundu zioten. 1970ean Despierta diskoa argitaratu zuen, eta diskoko kantuetako bat, "Himno a la Alegría", Estatu Batuetako musika-zerrendako aurreneko tokietara iritsi zen. 1972an, De rock y amor izenburupean, ikus-entzunezko ikuskizun bihurtutako hiru kontzertu handi eskaini zituen, bai eta grabatu ere. Ia bost urteko isilaldi luze baten ondoren, Al Ándalus diskoaren argitalpenarekin arrakasta handia izan zuen berriro, eta urrezko bigarren aro bat hasi zuen, hurrengo diskoek berretsia: Los viejos rockeros nunca mueren (1979), Rocanrol Bumerang (1980). 1982an Rock and Ríos arrakastatsua argitaratu zuen, eta Espainian inoiz egin den bira handienetako bat egiteko baliatu zuen. 1992an bere karrera luzeko kantu onenen bilduma kaleratu zuen: Así que pasen treinta años. Beste lan aipagarri batzuk: La huerta atómica; El rock de una noche de verano; La encrucijada; Rock en el ruedo. 90 hamarkadan eta mende berrian disko eta bira ugari egin zituen, eta 2010. urtean, "Bye, bye Ríos" izeneko birarekin erretiratu zen.[1] [2]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.