Michel Plasson

From Wikipedia, the free encyclopedia

Michel Plasson

Michel Plasson (Paris, Frantzia, 1933ko urriaren 2a) frantses orkestra-zuzendaria da.

Datu azkarrak musika-zuzendari, Bizitza ...
Michel Plasson

musika-zuzendari

1968 - 1983
musika-zuzendari

1968 - 2003
Bizitza
JaiotzaParisko 17. barrutia, 1933ko urriaren 2a (91 urte)
Herrialdea Frantzia
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaParisko Kontserbatorioa
Hizkuntzakfrantsesa
Irakaslea(k)Lazare Lévy (en)
Jarduerak
Jarduerakorkestra zuzendaria
Jasotako sariak
Genero artistikoamusika klasikoa
DiskoetxeaEMI Classics

Itxi

Biografia

Perkusioa ikasi zuen Parisko Kontserbatorioan, eta orkestra-zuzendaritza gero. Besançoneko Nazioarteko Lehiaketa irabazi zuen 1962an. Estatu Batuetara joan zen trebatzera, eta han Erich Leinsdorf eta Pierre Monteuxekin aritu zen. Frantziara itzuli zenean, Metzeko Antzokiko zuzendari izan zen, eta Okzitaniako Tolosako Capitolekoa, 1968az geroztik.

Plassonek errepertorio lirikoa eta sinfonikoa landu ditu, eta XIX. eta XX. mendeetako frantses musikagileen obrak interpretatu ditu (Jules Massenet, Emmanuel Chabrier, Gabriel Fauré, Albert Roussel, Ernest Chausson). Lan handia egin du, halaber, musikagile ezezagunen lanak ezagutarazteko, Albéric Magnarden lana, esate baterako. Europako orkestra handienek gonbidatu dute, eta New Yorkeko Metropolitan Operan zuzendari aritu da. Dresdengo Orkestra Filarmonikoko musika-zuzendari izendatu zuten 1994an.

Erreferentziak

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.