Michael Jordan

From Wikipedia, the free encyclopedia

Michael Jordan

Michael Jeffrey Jordan (New York, 1963ko otsailaren 17a-) saskibaloi jokalari estatubatuarra izan zen, gaur egun erretiratua, NBAko inoizko hoberenetarikoa.[1]

Datu azkarrak Bizitza, Jaiotza ...
Michael Jordan
Thumb
(2014)
Bizitza
JaiotzaBrooklyn, 1963ko otsailaren 17a (62 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
BizilekuaBrooklyn
Wilmington
Highland Park
Talde etnikoaafro-estatubatuarra
Lehen hizkuntzaingelesa
Familia
AitaJames R. Jordan, Sr.
AmaDeloris Jordan
Ezkontidea(k)Juanita Vanoy (en)  (1989 -  2002)
Yvette Prieto (en)  (2013 -
Seme-alabak
Haurrideak
Hezkuntza
HeziketaEmsley A. Laney High School (en)
Ipar Carolinako Chapel Hilleko Unibertsitatea
Ipar Carolinako Chapel Hilleko Unibertsitatea
(1981 - 1986) Artean graduatu : cultural geography (en)
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jardueraksaskibaloiko jokalaria, beisbol jokalaria, bozeramailea, ekintzailea eta autobiografialaria
Posizio edo espezialitateaeskolta
hegala
outfielder (en)
swingman (en)
Kirol zenbakia23
45
9
12
Lateralitateaeskuina
Pisua98 kilogramo, 195 libra, 198 libra, 216 libra
Altuera198 zentimetro
Jasotako sariak
InfluentziakDavid Thompson (en) , Walter Davis, Jerry West eta Julius Erving

Allocine: 24521 TCM: 96901 TV.com: people/michael-jordan-1
Thumb
Itxi

1993an eta 1999n iragarri zuen erretiroa hartuko zuela, baina bietan itzuli egin zen. Azkenik, 2003an saskibaloia behin betiko utzi zuen.

Air Jordan ezizena hartu zuen.

Bizitza

Jordan Brooklyn newyorktar auzo marjinalean jaio zen, afroamerikar familia xehe batean.[2] Bost anaia-arrebetatik azken-aurrekoa zen eta oso haur ahula izan zen.[3] Ipar Karolinako institutu bateko saskibaloi talde batean sartu nahi izan zuen, baina ez zuten onartu, txikia zelako; hala ere, ez zuen amore eman eta bere ametsa betetzeko prestatzen hasi zen.[4] 1982an, unibertsitateko talde batean jokatzeko beka bat lortu eta txapelketa nazionala irabazi zuen.[5] Geroago, 1984ko Olinpiar Jokoetan Estatu Batuetako selekzioarekin jokatu eta Chicago Bulls Saskibaloi Elkarte Nazionaleko (NBA) taldeak fitxatu zuen. Harez geroztik, izugarrizko arrakasta lortu zuen: NBAko sei titulu, lehiaketako jokalari baliotsuena askotan, saskiratzaile onena hamar denboralditan eta abar.[6]

Urtean 30 milioi dolar ere irabazi izan zituen eta AEBetako ekonomian izan zuen eragina (ligako partidetara joandakoak eta iragartzen zituen produktuen salmenta kontuan hartuta) 10.000 milioi dolarrekoa zela kalkulatu zuten.[7] Gizartean, oso jende gutxik du berak lortu duen onarpena eta ospea: Estatu Batuetako kirolaririk ospetsuenetarikoa eta saskibaloiaren historiako jokalaririk entzutetsuena. Kirolaz aparte ere, ikur garrantzitsua bihurtu da. 1992an Txinan egindako inkesta baten arabera, Jordan bigarren pertsonaiarik ezagunena zen han.

Kirol ibilbidea

Golfa

2003an, erretiratu ondoren, golfean hasi zen, modu apalean.[8]

Palmaresa

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.