Mialgiak giharretako minak dira. Eragina gihar batean edo askoetan eman daiteke. Minaren jatorriak oso desberdinekoak izan daitezke. Batzuetan giharretako min horiekin batera indarraren galera, ahultasuna eta palpazioa egiterakoan minarekin eman daiteke. Batzuetan zainelduak eta afektaturiko giharren uzkurdura ere ematen da.[1]
Kausa arruntena gehiegizko gihar-esfortzu bat eta giharren gaineko traumatismoak izaten dira. Mialgia, bestetan ere, giharren gaineko eragina duten gaixotasunekin batera gertatzen da, esaterako Ehlers-Danlos sindromean. Izan daiteke baita gaixotasun infekzioso baten sintoma, sendagai baten ondorioa edo abstinentzi-sindromearen ondorioa.
Mialgiak sor ditzakeen beste sendagaiak: estatinetetako deribatuak eta azidos fibrikoak (fibratos); hauek dislipidemiak tratatzeko erabiltzen dira. Baita ere hipotensor batzuk (doxazosina).