From Wikipedia, the free encyclopedia
Mexikar muralismoa mexikar margolaritzan eman zen mugimendua da. Mugimenduak 1920 eta 1960 bitartean izan zuen garai garrantzitsuena, ondorengo artista mexikarrengan ere eragina izan zuen arren.
Bere oinarri politikoengatik da ezaguna, batez ere Marxismoaren eragina jaso zuen eta Mexikoko iraultzaren ondorengo egoera politiko eta sozialarekin zerikusia izan zuen. Irakastea zuen helburu. Edozein arraza edo klase sozialeko pertsonak ikusi zezakeen toki publikoetan margotzen zuten. Momentuko egoera sozial eta politikoa eta herriaren historia deskribatzen zuten. Mexikoko jendea elkartzea eragin zuen.
Mexikoko iraultzaren ondoren artista asko bere lurraren jatorrizko sustrai bila hasi zen. Mexikoko historia eta artea inspirazio iturri hartu zituzten, Mexikoko kolonaurreko kulturak eta herriak bereziki eta horrela Mexikar margolaritza birsortu zuten. Mexikoko muralismoak 1920. hamarkadatik Latinoamerikan eta Estatu Batuetan eragin nabarmena izan zuen.
Gaiak muralistek bizi zuten testuinguruaren araberakoak ziren: konkista, Mexikoko iraultza, industrializazioa, kultura herrikoieko pertsonai nagusiak, herriko ohiturak, Mexikoko buruzagiak, gizarte zibila, militarrak, sozialismoa eta kapitalismoa.
1920tik aurrera gobernuak artistak eskola, ministerioa, eliza eta museoetako hormak muralez margotzeko kontratatu zituen. Muralak Mexiko Hiriko eta Mexikoko beste hiri batzuetako eraikuntza ofizial gehienen hormetan aurkitu daitezke.
1940ko hamarkadan Estatu Batuetako "Works Progress Administration" agentziako arte mugimenduaren inspirazio iturri nagusia Mexikoko muralismoa izan zen. Mexikoko Diego Rivera margolaria New Yorkeko Rockefeller Center eta Detroit-eko Ford inbertitzaile pribatuek kontratatu zuten. New York-en lan egin zuen bitartean, lagundu zioten artistek harengandik freskoak margotzeko teknikak ikasi zituzten.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.