Remove ads
From Wikipedia, the free encyclopedia
Metrojet 9268 hegaldia (IATA: 7K9268, ICAO: KGL9268) nazioarteko charter hegaldi bat zen[1], Errusiako Kogalymavia aerolineak (Metrojet gisa ezaguna), Sinaiko penintsulan 2015eko urriaren 31ko 06:13tan (Egiptoko ordua)[2] Sharm el-Sheikheko Nazioartkeo Aireportutik (Egipto) atera ondoren istripua izan zuen hegazkinaren izena zen. Pulkovo Aireportua zen bere helburua, San Petersburgon, Errusia.[3][4][5]
Metrojet 9268 hegaldia | |
---|---|
Mota | hegazkin-istripu atentatu |
Data | 2015eko urriaren 31 |
Kokaleku | North Sinai Governorate (en) |
Herrialdea | Egipto |
Aireontzi | Airbus A321-200 (en) |
Abiapuntu | Sharm el-Sheikh International Airport (en) |
Helmuga | Pulkovo aireportua |
Kudeatzailea | Metrojet (en) |
Hegazkinaren erregistroa | EI-ETJ |
Kausa | Sabotaje |
Pertsona hilak | 224 217 (Bidaiari) 7 (aircrew member (en) ) |
Bizirik irten direnen kopurua | 0 |
Hegazkinak, Airbus A321a, 217 bidaiari eta 7 langile zituen barruan.[6][7] Horietatik, gehienak turistak, 219 errusiarrak ziren, lau ukrainarrak eta bat bieloerrusiarra.[6] Hildakoak, guztira, 224 izan ziren,[6] beraz 9268 Hegaldiaren istripua Errusiar abiazioko inoizko larriena izan zen[8] eta Egipton gertatutako larriena.[9] A320 Airbus familiak inoiz jasan duen istripurik larriena ere izan da, eta 2015ean egon den istripurik larriena.[10] Bonba batek eztanda egin zuelakoan hainbat konpainiek euren hegaldiak kendu zituzten Sharm-el Sheikhetik.[11]
Istripuaren ostean ISISen Sinaiko adarrak, lehenago Ansar Bait al-Maqdis izenekoa, euren erantzukizuna izan zela esan zuen, eta gertakaria Sinaiko insurgentziatik gertu jazo zen.[12][13] ISISek euren ardura Twitterren azaldu zuten, Abu Osama al-Masriren bideo adierazpen batekin, talde honen liderra.[14][15]
2015eko azaroaren 9an, Egiptoko inbestigatzaileen kide anonimo batek adierazi zuen bonba batek hegazkina lehertu zuela, %90eko ziurtasunarekin;[11] Ayman al-Muqaddamen ustez beste azalpen batzuk fuelaren leherketa bat, materialen fatiga edo litio-ioi baterien gainberotzea izan daitezke.[11]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.