From Wikipedia, the free encyclopedia
Mesoamerika Ameriketako eskualde geografiko eta kultural bat da, bere barnean hartzen dituena Mexikoren hegoaldeko erdia, Belize, Guatemala, El Salvador, Honduras, Nikaragua eta Costa Rica. Hor, kolonaurreko zibilizazio ugari garatu eta loratu ziren, XVI. eta XVII. mendeetako espainiarren kolonizazioa baino lehen.[1]
Eskualde kultural honetan Ameriketako kultura konplexuenetakoak eta garatuenetakoak daude, hala nola olmekak, zapotekak, teotihuacanekoak, maiak, mixtekak, totonakak eta aztekak[2]. Nahiz eta mesoamerikako herrien kultura-batasuna eztabaidagai izan oraindik ere, guztiek ezaugarri garrantzitsuak elkarbanatzen dituzte: nekazaritzan oinarritutako ekonomia, artoaren landaketa, bi egutegiren erabilera (260 eguneko errituala eta 365 eguneko zibila), giza sakrifizioak, harri-teknologia eta metalurgia eza.
Mesoamerika hitza (grezierazko μέσος [mesos] "tarte" edo "erdi") Paul Kirchhoff etnologo alemaniarrak sortu zuen 1943an[3], Mexiko erdialdetik Costa Ricara hedatzen ziren kulturen antzekotasunak izendatzeko.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.