From Wikipedia, the free encyclopedia
Mervyn Laurence Peake (Kuling, Txina, 1911ko uztailaren 9a - Burcot, Oxfordshire, 1968ko azaroaren 17a) ingeles idazle eta ilustratzailea izan zen.
Mervyn Peake | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Guling, Jiujiang (en) , Lianxi barrutia eta Jiangxi (en) , 1911ko uztailaren 9a |
Herrialdea | Erresuma Batua |
Heriotza | Burcot (en) , 1968ko azaroaren 17a (57 urte) |
Heriotza modua | : nahasmendu neurologikoa |
Familia | |
Aita | Ernest Cromwell Peake |
Ezkontidea(k) | Maeve Gilmore |
Hezkuntza | |
Heziketa | Croydon College (en) Eltham College (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, poeta, eleberrigilea, ilustratzailea eta margolaria |
Lantokia(k) | Londres |
Enplegatzailea(k) | Central School of Art and Design (en) |
Lan nabarmenak | |
Jasotako sariak | ikusi
|
Zerbitzu militarra | |
Adar militarra | Britainia Handiko Armada |
Parte hartutako gatazkak | Bigarren Mundu Gerra |
Aita mediku misiolaria Txinan zen eta Mervyn 1911ko Iraultza baino hiru hilabete lehenago jaio zen Lu mendiko gailurrean. 1922an familia Ingalaterrara itzuli zen. Royal Academy of Arts-en ikasi zuen eta margolaritzari ekin zion, nahiz eta olerkiak ere argitaratu zituen. 1938an eleberri bat argitaratu zuen bere ilustrazioekin.
Bigarren Mundu Gerra hastean, gerrako artista izendatzeko eskatu zuen, baina ez zuen lortu. Errege Artilleriara bidali zuten, nahiz eta 1942an nerbio-krisi baten ondoren izendapena lortu. 1943 eta 1948 artean izan zen bere arorik emankorrena, ilustrazioan eta idazketan. Bere osasuna hondatzen hasi zen eta dementziak ezgaitu egin zuen 1968an hil zen arte.
Eleberriak, poesia, helduentzako eta haurrentzako istorio laburrak, eta antzerki-lanak eta irratirako lanak idatzi zituen. Bere lanik aipagarriena Gormenghast izeneko eleberri zikloa da. Batzuetan lan hau J. R. R. Tolkienekin alderatu izan da, nahiz eta fikzio surrealista hau Charles Dickensen eta Robert Louis Stevensonen lanarekiko maitasunean inspiratuago egon.
Gormenghast
Boy in Darkness and other stories (2007)
Beste lan batzuk
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.