From Wikipedia, the free encyclopedia
Memnon, greziar mitologian, Etiopiako errege bat izan zen, Titono eta Eos, auroraren jainkosaren semea. Troiako Gerran, Troiaren defentsarako armada bat prestatu zuen, eta Akiles gerlari greziarrak hil zuen, Antilokoren heriotzagatik mendeku bezala. Bere heriotzaren ondoren, bere amak bere anaiak bidali zituen, lau haizeak (iparraldekoa, ekialdekoa, hegoaldekoa eta mendebaldekoa), Memnonen gorpua jasotzera. Eosek, bere semearen heriotzagatik negar egiteari ez zion utzi gau osoan, eta bere malkoak oraindik ikus daitezke goiz hotzetan, ihintz bezala. Eosen minagatik hunkiturik, Zeusek, Memnoni, hilezkortasuna eman zion.
Memnon | |
---|---|
Greziar mitologia | |
Ezaugarriak | |
Sexua | gizonezkoa |
Baliokideak | Ismandes (en) |
Ogibidea | politikaria |
Familia | |
Aita | Titono |
Ama | Eos eta Cissia (en) |
Anai-arrebak | Himera (en) |
Leinua | Dardanides (en) |
Memnonen heriotza, zabal kontatzen da Etiopida olerki epikoan, Iliadaren ondoren idatzia, K.a. VII. mende inguruan. Kinto Esmirnakoak ere hitz egiten du Memnonen heriotzari buruz bere Posthomeroarrak izeneko olerkian.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.