From Wikipedia, the free encyclopedia
Mediaset España, Grupo Audiovisual Mediaset España Comunicación, S.A.U. izenarekin ezagutzen dena (1989tik 2011 arte Gestevisión Telecinco, S.A. zuen merkatal izena[1]), komunikabide enpresa espainiar bat da. Hau 1989. urteko martxoan sortu zen Mediaset enpresa italiarraren eskutik, azkenen honen jabea Silvio Berlusconi da. Enpresa honen aktibitatea telebistako edukien produkziora eta zabaltzera bideratzen da.
Mediaset España | |
---|---|
Datuak | |
Izen ofiziala | Grupo Audiovisual Mediaset España Comunicación, S.A.U. |
Mota | negozioa eta enpresa |
Jarduera sektorea | komunikabideen industria |
Herrialdea | Espainia |
Jarduera | |
Eskumendekoak | Telecinco Cinema, El Desmarque, La Fábrica de la Tele (en) , Producciones Mandarina, Alea Media eta Publiespaña (en) |
Ekoizpena | |
Agintea | |
Lehendakaria | Cristina Garmendia |
Egoitza nagusi | |
Legezko forma | S.A.U. |
Jabea | Fininvest (en) |
Zeren jabe | |
Historia | |
Sorrera | 1989ko martxoaren 10a |
Sortzailea | |
Sorlekua | Madril |
webgune ofiziala |
Gaur egun hurrengo kate hauek zerbitzatzen ditu: Telecinco, Cuatro, Factoría de Ficción, Boing, Divinity, Energy eta Be Mad. Gainera, Telecinco HD eta Cuatro HD kateak ere zerbitzatzen ditu. Azkenengo hauek enpresako kate nagusietako definizio altuko seinalea emititzen dute.
Mediaset Espainia taldeak, bere talde enpresarialaren barruan beste enpresa batzuk bere gain hartzen ditu: Atlas berrien agentzia, Publiespaña publizitate gestorea edo Telecinco Cinema telebista eta zinemagintzako ikus-entzunezko ekoizlea. 2011. urtearen hasieran, Cuatro katearen xurgatzearen ondorioz, konpainia hauek desagertu ziren eta Mediaset Espainia taldearen parte bihurtu ziren. Taldeak Endemol-en %75a bere esku hartzen du Mediasetekin batera. Mediaset Espainiako akzionista nagusiak, Mediaset S.p.A kapitalaren %41,2 batekin eta Grupo PRISA kapitalaren %13,65 batekin dira.
Aipatu beharra dago, gaur egun Mediaset España Comunicación dena lehenago Gestevisión izenarekin ezagutzen zela. 2011ko martxoaren 11an, kate berrien sorrerarekin eta Cuatro katearen erosketarekin bat, enpresa berak, akziodunen batzarrean, CNMVri jakinarazi zion konpainiaren giza izendapena Mediaset Espainiara aldatuko zuela.
Hasiera: Lazarov etapa
Mediaset España Comunicación (Gestevisión deiturikoa 1989tik 2011ra) 1989ko martxoaren 10ean sortu zen, telebista pribatu gisa Felipe Gonzálezen gobernuak adierazi zuen moduan,Telebista Pribatuaren Legea onartu zenean. Bere lehenengo presidentea German Sanchez Ruiperez izan zen eta 250 milioi pezetako kapitalarekin honako sozietate konposizioa zuen:
1989ko abuztuaren 25ean, Antena 3 telebista eta Prisa TV-rekin batera emiziorako lizentzia lortu zuen, hamar urtez kanal pribatua sortzeko nazio mailan. Hasierako 90eko hamarkadan, hainbat liskar sortu ziren kideen artean. Alde batetik, Anaya eta Fernandez Montreal, enpresaren %40ren jabeak zirenak eta bestetik, Berlusconi, ONCE eta Angel Medranok, enpresaren bi presidenteak kaleratzea lortu zuten: German Sanchez Ruiperez eta Juan Fernandez Montreal. Honek eragin zuen, presdienteordeak, Miguel Duranek, presidentearen lekua hartzea.
Anaya eta Juan Fernández Montreal kaleratzean, Javier de la Rosa enpresaburu katalana Mediaset España Comunicacion-en sartu zen, Telefuturo sozietatearekin kapitalaren %25a lortu baitzuen. Horrela, Telecinco estatuan emitizen zuen bigarren kate pribatua izan zen. Bere lehenengo emisioa 1990ko martxoaren 3an hasi zen gaueko zortzietan “¡Por fin juntos!” telesailarekin, Victoria Abril eta Miguel Bosé-k aurkeztua Madrileko Lope de Vega antzokitik emititua izan zen. Amaitzean, “en busca del arca perdida” filma jarri zuten eta gero, boxeo lehiaketa bat. Hasierako emizioak soilik Madril eta Bartzelonan ikusten ziren arratsaldeetan eta gauetan.
Carlotti etapa
1993tik aurrera, Lazaroven formulak ahulduz joan zen eta bere lehiakideak, Antena 3, audientzia gehiago lortu zuen. Honek, galera ekonomiko nabariak eta krisi instituzionala sortu zuen, ondorioz, ONCE enpresatik alde egin zuen eta 93ko abenduan, Maurizio Carlottik Valerio Lazarov-en postua jaso zuen.
Carlottik ezarri zuen neurririk nagusiena,gastuen murrizketak izan ziren: langileen %40 kaleratu zuen, telebista publikoan lehen aldiz greba bat egitea ekarri zuena. 1996an Correo-Prensa Española taldeak, geroago, Vocento izenarekin ezagutu zena, ONCEren lekua hartu zuen eta Alejandro Echevarría jarri zen Telecincoren buru. Urte bat geroago, Telecincok identitate korporatibo berria estreinatu zuen, Mediaset-ek kontrolatzen zituen telebisten logotipo karakteristikoak ezabatuz
Etapa honetan zehar, fiskaltzak ustelkeriagatik ikertu zituen 1990ean eta 38 pertsona egotzi zituzten, horietatik, Silvio Berlusconi, Valerio Lazarov, Javier de la Rosa, Angel Medrano eta Miguel Duran.
Vasile etapa
1999ko martxoan, Maurizio Carlotti presidenteordea izendatu zuten eta Paolo Vasilek enpresaren burua bihurtu zuten. Vasileren etapan zehar, hainbat telesail berri estreinatu ziren 2000an, horietatik, “Gran Hermano”, lehenengo telerrealitate lehiaketa, gaur egun ere emititzen dena eta audientzia handia izaten duena.
2002an Vocento taldeak Mediaset-i %12ko akzioak saldu zituen, 276 milioi euroren truke. Gainera, urte berean, TDT bidez hasi ziren euren edukiak emititzen.
2004ko uztailaren 24an Telecinco-ko Gestevison taldeak burtsa-merkatuan sartu ziren eta akzioen balorea aldatu zen. Horrela 2005eko urtarrilean IBEX 35ean sartu ziren. Burtsa- merkatuan sartzeko, Publiespaña Telecincon sartu zen. Hortaz, Telecinco honela banatu zen: Mediaset Investiment (%50,1), Vocento (%5,1) eta gainerako %44,8a kapitalaren eta akziodunen artean banatzen zen.
2005eko azaroaren 30ean, emisio berriak hasi ziren: Telecinco Sport, kirola solik emititzen zutena eta Telecinco Estrellas, fikzioari eta entretenimenduari bidertauta.
2006an Telecincok MIramon Mendi produktorearen %15a erosten du. 2007ko uztailean, Mediacinco Cartera- sociedad Gestevison Telecincoren %75ean hartzen du parte eta %25a Mediasetek- Cyrte Fund eta GS Capital Partners-ekin batera Telefonica lortu zuten %75arekin, garai hartako produktore handiena Europa mailan. Urte horretan bertan, Cincoshop katea sortu zuten, teletiendari bideratuta zegoena.
2008ko otsailaren 18an, Gestevision Telecincok aldaketak egiten ditu bere kanaletan: Telecinco Sport, Telecinco 2 bihurtzen da eta Telecinco Estrellas, gai berdinak lantzen dituen kanala sortzen dute Factoria de Ficcion (FDF Telecinco).
2009an ere beste hainbat aldaketa egin zituen kanaletan, Telecinco 2, La Siete deitu zioten, gai berdinak lantzen zituena baina gazteei zuzenduta zegoena, entretimendurako sortua. Bestalde, FDF Telencicok logotipoa aldatzen du eta Factoria de Ficcion izena jartzen diote. Urtean zehar, Vocentok %5,1 saltzen du eta ofizialki, abuztuaren 1ean enpresatik alde egiten du.
2010eko uztailaren 19an Telecinco, La Siete eta Factoria de Ficcion publizitate berdina emititzen hasten dira, mozketak eginez eta hori kontsumitzaileek kritikatu zuten. Azkenean, publizitate berdina jartzearen kontra egin zuten eta kanal bakoitzak bere aldetik jartzen zuen publizitatea.
2010eko abenduaren 31n, CNN+ aren itxierarekin, GH 24 horas kanala sortu zuten, 24 orduz lehiaketa emititzen zuena. Kanal hori behin-behineko programa zenez, 2011ko martxoaren 1ean Divinity kanala sortu zuten. Martxoren 11n Cuatro erostean eta beste hainbat kanal sortzean, enpresak Comision Nacional del Mercado de Valores-ari, enpresari izena aldatu ziola esan zuen: Mediaset España Comunicacion.
2012ko apirilaren 26an Cuatro HD sortu zuten, irudi kalitate handiagokoa.
2012ko abenduaren 31n Nueve kanala sortu zuten, minisailak, telenobelak, telesailak eta talent show-ak emititzen zituena.
Telecinco eta Cuatro-k bat egitean guztira zortzi kanal izan ziren: Telecinco, Cuatro, La Siete, Factoria de Ficcion, Boing, Divinity, Energy eta Nueve. Gainera, Telecinco HD eta Cuatro HD ere sortu zuten.
2009ko abenduaren 18an, Mediasetek, Gestevisión Telecincoren akziodun nagusiak, eta PRISAk, Prisa TV-ko jabeak, akordio bat sinatu zuten. Akordio honen bidez bigarrenaren lizentzia lehenengoaren menpe geratu zen.
Fusio akordioaren ostean, Cuatro eta bere emititzeko lizentzia PrisaTv-tik banandu ziren, Sogecuatro sortuz. Azkenengo enpresa hau Gestevisión Telecincoren esku geratu zen bere osotasunean. Honekin batera PRISA taldeak Mediaset Espainiako %18ko kapital sozialeko akzioak lortu zituen. Akordio hau baino lehen, Gestevisión Telecincoko sarrera adostu zen Canal+eko akzionadunean, akzioen %22arekin.
Hilabete batzuk geroago, 2010eko abuztuaren 23an hain zuzen, 40Latino-k bere emisioak eten zituen, eta honen lekuan Canal+2 emititzen hasi zen, hau Canal+ eta Movistar bezalako ordainpeko kateetan emititzen zen. Geroago, denboraldi berriarekin, Boing sortu zen, umeentzat bideratutako marrazki bizidunak ematen dituen katea, eta baita Telecinco HD, Telecincoko definizio altuko katea. Gainera, Cuatroren erosketaren ostean eta Mediaset Canal+ren akzionaduan sartzearekin, 2011ko urtarrilean medio materialen fusio bat gauzatu zen Informativos Telecinco eta Noticias Cuatroren artean, Mediaset Espainiak Fuencarralen duen egoitza eta instalazioetan. Dena dela, Prisak CNN+ katea itxi zuen errentagarria ez zelako ateratzen ikusi zelako. Berrien katearen ordez, Gran Hermano emititzen hasi ziren, tele-errealitateko kanal bat non Gran Hermano lehiaketarekin eguneko 24 orduko konekzioak egiten ziren. Kanal hau probisionala izan zen eta laster itxi zuten Divinityri sorrera emanez, enpresaren hitzetan emakumeentzako katea izango zen katea. Azkenik, 2011ko abenduaren 19an Canal+2-k emisioak eten zituen, hau TDTn ordezkatua izan zen Energy kateagatik, Mediaseten gizonezkoentzako katea. Aipatu behar da Canal+2 ordainpeko telebistan ikusgai jarraitzen duela. Honen ostean, Cuatro HD sortu zen, Cuatroko definizio altuko katea; eta 2012ko abenduaren 31an Mediaset Espainiak LaNueve proiektua berreskuratu zuen, Nueve markarenpean, emakumeentzako kate bat zen non telenobelak, telesailak, gaurkotasunezko telebista programak, talent showak… emititzen diren.
2014ko maiatzaren 6an La Siete eta Nueve kateek euren emisioak eten behar izan zituzten epaile gorenak ezarritako sententzia baten ondorioz, kate hauek TDTan emititzen hasi baitziren ikus-entzunezko legediak agintzen duen konkurtso publikoan parte ez hartzeagatik.
Akordio honi esker Mediaset España Comunicación taldea Espainiako komunikazio enpresa garrantzitsuenetako bat bilakatu da. Taldea sei katez osatuta dago; Telecinco, Cuatro, Factoría de Ficción, Boing, Divinity, Energy, Telecinco HD eta Cuatro HD. Alejando Echeverria da honen presidentea eta lau kontseilari delegatuk parte hartzen dute; Paolo Vasile, Giuseppe Tringali, Juan Luis Cebrian eta Manuel Polanco.
Kate hauen fusioaren lehen hilabetean Telencincok eta Cuatrok ikusentzule kopuruaren galera nabaritu zuten, baina pixkanaka-pixkanaka audientzia berreskuratzen joan dira.
2011ko maiatzean, Mediaset Espainiak eta Movistarrek akordio bat sinatu zuten interneten bidezko telebista martxan jartzeko. Honetarako, HbbTV teknologia erabiliko zen (Hybrid Broadcast TV). Hau froga moduan emititzen hasi zen 2011ko ekainaren 18an.
Internet bidezko telebista martxan jarri zenetik Mediaset Espainiak bere edukia bideoen bitartez zabaldu ahal izan du. Hau erabilgarria izan da ordenagailuetan, tabletetan, eta interneteko koneksioaz baliatzen diren edozein telebista aparatuetan.
2011ko azaroaren 16an, Mediaset Espainiak online bidezko telebista plataforma bat zabaldu zuen MiTeleren bitartez. Bere edukia Telecinco eta Cuatro kateen telesail eta programetan oinarriturik dago, zuzenean edo nahieran. Debalde da eta ez dago izena eman beharrik zerbitzu hau erabiltzeko.
mtmad: soilik online edukien plataforma
Saila | Zuzendaritza |
Presidentea | Alejandro Echevarría |
CEO | Paolo Vasile |
Eragiketa eta gestioen zuzendari orokorra | Massimo Musolino |
Zuzendari orokor eta korporatiboa | Mario Rodríguez |
Antena zuzendaria | Patricia Marco |
Publiespañako zuzendaria | Giuseppe Tringali |
Publiespañako zuzendari orokorra | Francisco Alum |
Zuzendari komertziala | Ángel Pablo |
Agentzien zuzendaria | José Luis Villa Alegre |
Bigarren unitate komertzialaren zuzendaria | Lázaro García |
Hedabide digitalen banaketa komertzialeko zuzendaria | Yago Castillo |
Salmenten, eregiketen eta zerbutzuen zuzendaria | Cristina Panizza |
Marketing komertzialeko zuzendaria | Salvador Figueros |
Edukien zuzendari orokorra | Manuel Villanueva |
Kanpo harremanen eta komunikazioen zuzendaria | Mirta Drago |
Ghislain Barrois | Director de Cine, venta, adquisición de derechos y distribución |
Giuseppe Silvestroni | Director de producciones especiales |
Teknologien zuzendaria | Eugenio Fernández |
Giza baliabide eta zerbitzuen zuzendaria | Luis Expósito |
Zuzendari ekonomiko-finantzieroa | Javier Uría |
Inbertsoreen harremanetarako zuzendaria | Luca Giammatteo |
Entretenimendu zuzendaria | Baldomero Toscano |
Gaurkotasuneko direktiba | Mariano Blanco |
Tele-errealitateko zuzendaria (Realiti eta datingak) | Jaime Guerra |
Beste formatuen zuzendaria | Leonardo Baltanás |
Cuatroko zuzendaria | Raúl López Palomar |
Mediaset Espainia eta Cuatroko berriemaile zerbitzuen zuzendaria | Juan Pedro Valentín |
Fikzio zuzendaria | Arantxa Écija y Manuel Villanueva |
Eguneroko telesailen eta telesail txikien zuzendaria | Pepa Sánchez Biezma |
Telecincoko berriemaileen zuzendaria | Pedro Piqueras |
Mediaset Espainia eta Telecincoko kirol-zerbitzuen zuzendaria | JJ Santos |
Deportes Cuatroko zuzendaria | Manu Carreño |
Mediaset Espainiako zerbitzu metereologikoen zuzendaria | Rosalía Fernández |
Kargua | Izendapena |
Presidentea eta Mediaset Espainiako presidentea | Alejandro Echevarría Busquet |
Presidenteordea eta Publiespañako presidentea | Giuseppe Tringali83 |
Presidenteordea | Fedele Confalonieri |
Kontseilari delegatua | Paolo Vasile |
Idazkaria | Mario Rodríguez Valderas |
Kontseilari | Giuliano Adreani |
Kontseilari | José Ramón Álvarez Rendueles |
Kontseilari | Ángel Durández Adeva |
Kontseilari | Marco Giordani |
Kontseilari | Alfredo Messina |
Kontseilari | Massimo Musolino |
Kontseilari | Borja Prado Eulate |
Kontseilari | Helena Irene Revoredo Delvecchio |
Presidentea | Hasiera | Amaiera |
Germán Sánchez Ruipérez | 1989 | 1990 |
Miguel Durán Campos | 1990 | 1996 |
Alejandro Echevarria | 1996 | Gaur egun |
Mediaset Espainia taldeak, bere talde enpresarialaren barruan beste enpresa batzuk bere gain hartzen ditu:
Akziodunak | Bozka eskubidea | Sozietatea | Parte hartzea | Kontrola | Sozietatea | Parte hatzea | Kontrola | Sozietatea | Parte hartzea | Kontrola |
Silvio Berlusconi | 41,552% | FinInvest S.P.A. | 41,552% | Mediaset S.P.A. | 41,552% | 38,98% | Mediaset Investimenti | 41,218% | ||
- | 0,333% | - | ||||||||
Grup Prisa | 17,336% | Prisa Televisió, S.A.U. | 17,336% | 100% | Prisa TV | |||||
Tweedy Browne Company LLC | 4,408% | |||||||||
FMR LLC | 3,035% |
Urtarrila | Otsaila | Martxoa | Apirila | Maiatza | Ekaina | Uztaila | Abuztua | Iraila | Urria | Azaroa | Abendua | Urteko batez-bestekoa | |
2004 | 21,8% | 21,9% | 22,6% | 22,3% | 22,8% | 23,1% | 22,9% | 19,0% | 22,2% | 22,2% | 22,4% | 21,5% | 22,1% |
2005 | 22,6% | 22,1% | 22,8% | 22,7% | 23,6% | 22,3% | 22,6% | 20,8% | 22,6% | 22,7% | 21,2% | 20,9% | 22,3% |
2006 | 20,7% | 20,8% | 21,5% | 21,3% | 22,4% | 21,4% | 21,9% | 20,6% | 21,1% | 21,6% | 21,5% | 20,2% | 21,3% |
2007 | 20,8% | 20,0% | 20,1% | 20,2% | 21,0% | 20,8% | 20,2% | 19,1% | 21,2% | 21,6% | 20,7% | 19,1% | 20,4% |
2008 | 19,1% | 19,3% | 19,2% | 19,3% | 19,9% | 19,0% | 18,1% | 15,2% | 18,1% | 18,3% | 18,0% | 16,7% | 18,4% |
2009 | 16,1% | 15,5% | 15,6% | 15,2% | 15,6% | 16,8% | 14,8% | 15,4% | 17,5% | 16,7% | 16,7% | 16,6% | 16,0% |
2010 | 16,3% | 16,4% | 15,8% | 17,0% | 17,5% | 18,3% | 19,1% | 17,1% | 17,4% | 18,9% | 18,4% | 18,4% | 17,5% |
2011 | 24,8% | 25,8% | 25,9% | 25,0% | 26,4% | 27,7% | 28,7% | 27,4% | 26,0% | 26,6% | 26,4% | 26,3% | 26,4%77 |
2012 | 26,9% | 27,5% | 27,9% | 26,8% | 27,5% | 31,8% | 28,4% | 27,2% | 28,8% | 28,8% | 28,4% | 27,9% | 28,2%80 |
2013 | 27,9%n. 1 | 28,8% | 28,4% | 28,6% | 28,7% | 30,4% | 28,7% | 29,2% | 29,5% | 29,6% | 29,0% | 29,1% | 29,0%82 |
2014 | 28,5% | 29,7% | 30,1% | 29,2% | 30,8% | 33,0% | 32,6% | 31,1% | 31,1% | 31,2% | 31,3% | 30,5% | 30,8% |
2015 | 30,8% | 31,9% | 31,6% | 31,0% | 31,8% | 31,5% | 31,2% | 30,6% | 31,4% | 30,4% | 30,1% | 30,2% | 31,0% |
2016 | 29,0% | 29,3% | 30,1% | 30,6% | 30,7% | 33,7% | 31,4% | 29,5% | 30,3% | 29,7% | 29,8% | 30,2% | 30,7% |
2017 | 28,6% | 28,7% | 29,2% | 28,9% | 29,8% | 30,4% | 30,0% | 28,3% | 28,1% | 26,6% | 28,5% | 27,4% | 28,7% |
2018 | 27,3% | 27,6% |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.