From Wikipedia, the free encyclopedia
Mauricio Kagel (Buenos Aires, 1931ko abenduaren 24a - Kolonia, 2008ko irailaren 18a) argentinar musikagilea izan zen. Musikagilea izateaz gainera, orkestra-zuzendaria eta zinema-zuzendaria ere izan zen.
Mauricio Kagel | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Buenos Aires, 1931ko abenduaren 24a |
Herrialdea | Argentina |
Heriotza | Kolonia, 2008ko irailaren 18a (76 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | alemana |
Irakaslea(k) | Hilde Heinitz (en) Juan Carlos Paz (en) Vincenzo Scaramuzza (en) |
Jarduerak | |
Jarduerak | musikagilea, film-zuzendaria, orkestra zuzendaria, unibertsitateko irakaslea, bideoartista, musika-irakaslea, musikologoa eta gidoilaria |
Parte-hartzailea
| |
Lantokia(k) | Kolonia |
Enplegatzailea(k) | Hochschule für Musik und Tanz Köln (en) |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Berlingo Arteen Akademia |
Genero artistikoa | opera |
Diskoetxea | Deutsche Grammophon (en) |
mauricio-kagel.com… | |
|
Bere kontura ikasi zuen, musika-irakasle partikularren gidaritzapean. Buenos Airesko Música Nueva taldeko kide egin zuten 1949an, eta, urtebete geroago, Argentinako Zinematekaren sorreran parte hartu zuen. 1955ean, Colon Antzokiko Ganbera Operaren zuzendari izendatu zuten. Handik bi urtera, Alemaniara alde egin zuen, eta Kolonian jarri zen bizitzen. Alemanian, hainbat lekutan aritu izan da lanean: Rhingo Ganbera Orkestraren zuzendaria izan da (1957-1961), Darmstadt ikastaroetako irakaslea (1960), Rhingo Musika Eskolako Musika Berrien Institutuko zuzendaria (1967) eta Koloniako Goi Musika Eskolako antzerki-irakaslea (1974). Musika-lan ugari egin ditu, tresna nahiz ahotserako musika, antzerkirako musika eta abar. Musika esperimentaleko filmak ere egin izan ditu. Lan aipagarrienen artean ditu: Harirako sestetoa (1957), Heterofonia (1961), Errenazimentuko tresnetarako musika (1966) eta Exotikoa (1972). Ahots musikarako, Aleluia (1968) egin zuen, eta harena da, halaber, Stadtstheater (1970) antzerki musikala. 1975ean, Tamtam argitaratu zuen, bere lana definitzen duen liburua.
Irakasle bezala, batzuen artean, Carola Bauckholt izan zuen ikasle.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.