Matxitxakoko itsasargia
Bermeon dagoen itsasargia, izen bereko lurmuturrean dago From Wikipedia, the free encyclopedia
Bermeon dagoen itsasargia, izen bereko lurmuturrean dago From Wikipedia, the free encyclopedia
Matxitxakoko itsasargia Bermeon dagoen itsasargia da, izen bereko lurmuturrean hain zuzen ere[1].
Matxitxakoko itsasargia | |
---|---|
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Bizkaia |
Herria | Bermeo |
Ur-masa | Ipar Ozeano Atlantikoa |
Koordenatuak | 43°27′12″N 2°45′12″W |
Historia eta erabilera | |
Automatization | 1937 |
Arkitektura | |
Dimentsioak | 20 () m |
Itsasargia | |
Altuera fokala | 122 m |
Argiaren irismena | 24 itsas milia |
Argiaren ezaugarriak | Fl W 7s eta L0,3 oc6,7 |
Katalogoak |
|
Bermeok hiru itsasargi izan ditu: bata Lamiar puntaren mendebaldean dagoen Errosapeko itsasargia (1912) eta Matxitxakon bi, antzinakoa (1852an eraikia) eta egungoa[2].
Lurmuturrean, itsasoaren mailatik 122 metrora, eta hogei metroko dorrean, lurmuturreko itsasargia dago. Antzina itsasargizaina zegoen arren, gaur egun automatikoa da, eta lainoaz ohartzeko abisua emateko gai da. Itsasargiko argia 30 itsas miliatan ikus daiteke.
Rafael de La Cerda ingeniariak 1909an itsasargi berria eraiki zuen, 1852an altxatutako eraikuntza berria ordezkatuz[2]. 1854tik 1863ra Bizkaiko itsasargizainen eskola izan zen[3]. Matxitxako lurmuturreko itsasargian, Bizkaiko azken itsasargizaina jubilatu zen.
1937an 4.000 watteko lanpara monofasiko batekin elektrifikatu zuten, 1955ean 3.000 watteko trifasiko batekin ordezkatua[4].
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.