From Wikipedia, the free encyclopedia
Masoterapia fisioterapiaren barruan erabiltzen den teknika bat da. Teknika honetan masajeak erabiltzen dira lesioen eta gaixotasunen tratamendu bezala.
Gaur egun masajea, eskuzko mugimendu teknikoko konbinazioa edo harmoniaz eta metodikoki, eta helburu higieniko edo terapeutikoekin eginten den prozesua da.
Historikoki eskua eramateko eta igurzteko edo zona mindua tinko presionatzeko akzioa, mina eta tentsioak arintzeko agertzen den intuiziozko erreakzioa da. Erreakzio hau garai zaharretan aurkitzen da lehenengo aldiz. Une horretan, gizonak nolabaiteko mina edo eragozpena batzuen metodo hau erabiltzen zuten Historriaurrean. Horregatik esan daiteke masajeak arbasoen herri guztietako eta tradizio guztien aurrean dagoen mediku-kulturaren parte dela.
Masoterapia masaje modalitate desberdinak batzen ditu: masaje terapeutikoa,zeharkako masaje sakona, eskuzko drainatze linfatiko terapeutikoa, miofasziala askatzea, kiroletako masajea, hazi zuen-masajea, ehun konektiboaren masajea, periostiokoa, teknika neuro-muskularretako edo Dicke-ren beste batzuen arteko masajeko masajea.
Masoterapiaren bidez sendatu edo tratatu daitezkeen lesio eta gaixotasunen hartean: muskulu-kontraktura, tendinopatía, radikulopatía, linfedema, zaintiratua, zuntz-haustura, haustura, espasmoa,aldaketa psiko-somatikoak, miofaszialak,algodistrofia sinpatikoak, kiroletako lesioak, etab. islatzen ditu.
Masoterapiako tratamendua egin daiteke beti ere, medikuaren agindupean badago.
Masajea zientzia nahiz artea da. Arteari dagokionez teknika atal bat du eta horregatik konstanteki aldatzen eta egokitzen doa. Bere onurak gaur egun arte iritsi dira erlajazioa proportzionatzeko eta logurea sustatzeko edo gorputz gaitz zehatzak edo organismoak ezabatzeko, teknika sinpleneetatik eboluzionatuz.
Teknikoki, eskuzko balorazio eta tratamendua da. Gorputzaren estalki edo larruazal gainean ematen da eta presio mekanikoaren bidez transmititzen da eskuetatik, gorputzeko organo guztietara. Proposatutako tratamenduaren helburuaren arabera, eragin zuzen desberdineko efektuak lor daitezke organismoaren gainean.
Masajea ehun bigunen eskuzko manipulazioaren bitartez ematen da: larruazala, muskular edo ehun konektiboetan, hauen funtzioa handitzeko eta zirkulazioa, erlajazioa eta ongizatea hobetzeko. Gainera, kontrakturak arintzeko edo kentzeko, funtzioa hobetzeko eta ehunen desplazamendu zuzena sustatzeko balio du. Horrez gain, oso erraminta erabilgarria da prozesu metabolikoei laguntzeko.
Masajeen mugimenduak errekuperazio eta prozesu patologikoen edo lesioen errehabilitazioa dute helburutzat.
Masoterapiaren barruan, bere modalitate klinikoan, oinarrizko maniobra multzo batzuk erabiltzen dira ehunetan efektu desberdinak sortarazteko.Maniobreen artean urradura,fimatutako matxarda,igurtzia, presioa eta dardara daude.
Masajeen erabilera profesionalak medikuntza arloan,anatomiaren eta fisiologiaren ulermen sakona eskatzen du, halaber hauen ezagutzaren seinaleak baina batez ere kontraindikazioak ezagutzea eskatzen du, masoterapiaren eta fisioterapeutaren formakuntzaren oinarrizko gaia delako. Gainera, artearen eta masajearen teknikak irakasten dira. Etikarekin zerikusia duten kontuekin eta, historia klinikoaren eta esplorazioaren bidez tratamendua noiz aplikatu behar den eta noiz ez irakasten da. Paziente bat tratatu behar denean, kalte edo minik egiteko arriskua sahiesten irakasten da. Gaur egun, masoterapiaren tratamendua ongizatearen eta osasunaren sinomitzat hartzen da.
Terapeutak, lesioa edo gaixotasuna pairatzen duten pertsonak tratatzen dituenean, pazientearen medikuarekin harremanetan jarri behar da bere pausoak jarraitzeko. Gaur egun, masajea modalitate desberdinetan egiten duten profesionalak masoterapeutak, medikuak, fisioterapeutak, masaje-emaileak eta kiromasajistak dira. Masaje bat, edozein modalitatetan, helburu terapeutikoekin egiten denean,hau da, paziente bat lesio edo gaixotasun bat sendatzeko egiten denean, osasun-ekintza bezala hartzen da. Beraz, tratamendua medikuaren oniritziarekin eta gaian aditua den batengatik jaso behar da,hau da, fisioterapeuta batengatik. Gorputza manipulatzeak duen arriskua kontuan hartuta, medikua jakinaren gainean egotea komenigarria da.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.