From Wikipedia, the free encyclopedia
Maskuriko trigonoa edo maskuriko hirukia maskuriaren atze-beheko paretan, albo banatako ureterren zuloen eta uretraren barneko zuloaren artean definitzen den area triangeluarra da. Gune horretan, muskulu-zuntzak eta mukosa estu-estu lotuta izan ohi dira.[1] Enbriologiaren ikuspegitik, maskuriko trigonoa Wolffen hodien mutur kaudaletik dator.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.