María San Gil
politikari espainiarra From Wikipedia, the free encyclopedia
politikari espainiarra From Wikipedia, the free encyclopedia
María San Gil Noain (Donostia, Gipuzkoa, 1965eko urtarrilaren 15a -) euskal herritar politikari ohia da.
Filologia Bibliko Hirueledunean lizentziaduna da. Gregorio Ordóñez Partido Popularreko Donostiako zinegotziaren laguntzaile bezala hasi zen politikan, Donostiako Udalean. ETAk 1995ean Gregorio Ordoñez hil zuenean, Alderdi Popularreko kide egin zen, eta urte horretan bertan zinegotzi hautatu zuten Donostiako Udalean. Euskadiko Alderdi Popularraren buruzagia izan zen 2008rarte. 2005eko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan, lehendakari-hautagai bezala aurkeztu zen, 3. postuan geratuz. Eusko legebiltzarkide ere izan da.
1999an, Alderdi Popularreko Zuzendaritza Batzorde Nazionalean sartu zen, eta hilabete geroago bere burua aurkeztu zuen alkategai bezala Donostiako udal hauteskundeetan. 2000. urtean, Gipuzkoako Alderdi Popularraren X. Kongresuan, lehendakari hautatu zuten, Ricardo Huesoren ordez. 2003ko udal hauteskundeetan, Alderdiaren zerrendaburua izan zen Donostiako alkatetzerako hauteskundeetan. 2004ko uztailean, hurrengo urteko lehendakaritzarako hauteskundeetarako hautagai izendatu zutelarik, uko egin zion zinegotzi karguari. Lau hilabete geroago, Euskadiko Alderdi Popularreko lehendakari hautatu zuten.
2007ko apirilean, bular-minbizia zela-eta, politikan behin-behineko geldiunea ekin zuen. 2008ko maiatzean, Alderdiaren barruan egiten ari zen Kongresuko ponentzian parte ez-hartzea erabaki zuen desadostasunak zirela eta. 2008ko maiatzaren 21ean, Mariano Rajoyrekin bildu ondoren Euskadiko Alderdi Popularraren buruzagitza eta Eusko Legebiltzarra utziko zituela iragarri zuen. Azkeneko hau 2008ko irailaren 22an egin zuen. Bere ordez Manuel Mitxelena sartu zen.[1]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.