Remove ads
madrildar kazetaria, aurkezlea, bikoizketako aktorea eta publizitate-esataria From Wikipedia, the free encyclopedia
Marta Miriam García Gómez[1] (Madril, 1961eko abenduaren 11 - Ib., 2013ko azaroaren 21a) madrildar kazetaria, telebistako aurkezlea, bikoizketako aktorea eta publizitate-esataria izan zen.
Marta García Gómez | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Marta Miriam García Gómez |
Jaiotza | Madril, 1961eko abenduaren 11 |
Herrialdea | Espainia |
Bizilekua | Madrilgo Erkidegoa |
Talde etnikoa | people from Madrid (en) |
Lehen hizkuntza | gaztelania |
Heriotza | Madril, 2013ko azaroaren 21a (51 urte) |
Hobiratze lekua | San Justoren hilerria |
Heriotza modua | berezko heriotza: minbizia |
Familia | |
Aita | Antolín García |
Ama | Rosita Valero |
Bikotekidea(k) | |
Seme-alabak | ikusi
|
Haurrideak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Faculty of Information Sciences (Complutense University of Madrid) (en) (1979 - 1984) Q67146338 : kazetaritza |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | bikoizlea, telebista aurkezlea, telebista-meteorologoa, telebista-aktorea, ahots-aktorea eta Esataria |
Enplegatzailea(k) | PRISA taldea (1981 - 1990) Radiotelevisión Española (1990 - 2013) |
Musika instrumentua | ahotsa |
Antolín García eta Rosita Valero aktoreen alaba izan zen. Informazio Zientzietako lizentziaduna zen. Kazetaritza adarra ikasi zuen Informazio Zientzien Fakultatean (Madrilgo Complutense Unibertsitatea).[2][3][4][5][6][7][8][9]
Haren lagun sentimentala José Antonio Ceinos bikoizketako aktorea ere bazen.[10][11][12][13][14][15][16][17]
1981ean hasi zen bere ibilbide profesionala garatzen. Lehenbizi, Los 40 Principales saioan, eta, ondoren, Radio 80n. Irratian kirol espazioetan hasi zen lanean, eta gero informazio orokorreko espazioetan jarraitu zuen.
1990ean, Televisión Españolak kontratatu zuen –kontratu mugagabearekin, 2007ko ekainaren 1ean finko bihurtu zena– taldeko kateetako albistegietan meteorologia-aurkezle izateko, arloko buruarekin batera, José Antonio Maldonado, Paco Montesdeoca eta Ana de Roque. Lehenik, Telediario de Fin de Semana saioko El tiempo atala aurkeztu zuen, eta, ondoren, La 2 Noticias Matinal, Telediario Matinal edo Noticias de redacción en La 2. Gero Telediario Fin de Semana eta Telediario Matinal saioetara itzuli zen, Ana de Roquerekin txandaka, Telediario 2 edo La 2 Noticias izenekoan ordezkapenak eginez. Departamentu horretan 17 urtez egon zen, 2007ra arte.
Aldi berean, kazetaritza eta beste pasio bat uztartu zituen: bikoizketa eta lokuzioa. Arlo horretan 36 urtez lan egin zuen (1977-2013), eta hainbat filme eta telesailetan parte hartu zuen, hala nola Braveheart, Rompiendo las olas, Armageddon, Dos vidas en un instante, A dúo, Onegin: El rechazo, La cinta blanca o Starship Troopers.
Telebista serietan ere aritu zen bikoizketak egiten, hala nola, Las gemelas de Sweet Valley, Blossom, ALF, Dinastía, Falcon Crest, Urgencias, Cheers, Sensación de vivir, Dexter, Ana de las Tejas Verdes, House, Crónicas vampíricas, Ley y orden, CSI: Crime Scene Investigation, o The Big Bang Theory,
Hainbat aktoreren ahotsen ohiko bikoizlaria izan da, esaterako, Mayim Bialik, Gwyneth Paltrow, Claire Forlani eta Jennifer Connelly.
Hasieran, El mundo de Juan Lobón serieko aktore ere probatu zuen zortea, baina esperientziak ez zuen konbentzitu, eta, azkenean, lokuzioan eta bikoizketan jarri zuen arreta.[18]
2007tik 2013ra RTVEko Sustapen Sailean lan egin zuen, La 2 eta Clan kateko sustapeneko esataria zela.[19]
2013ko azaroaren 21ean, goizaldeko 3etan, hil egin zen minbizia zela eta.[20][21][22][23][24][25][26][27][28][29][30][31][32][33][34][35][36][37][38][39][40][41][42][43][44]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.